LIFE Legal Wood Proiektuaren tresnei buruzko jardunaldi praktikoa EUTR-a betetzeko

LIFE Legal Wood Proiektuaren tresnei buruzko jardunaldi praktikoa EUTR-a betetzeko

Baskegurreko LIFE Legal Wood proiektuaren tresnak aztertuko dira datorren urriaren 18an Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean (Zamudio) egingo den Egurraren VIII. Astearen barruan. LIFE Legal Wood proiektuak nazioarteko dimentsioa du eta bere helburu nagusia zuraren eta zurezko produktuen profesionalei Zuraren Europako Erregelamenduaren aplikazio praktikoari buruzko prestakuntza ematea da, legez kanpoko zura Europar Batasuneko merkatutik ezabatzea helburu duena.

Programa:
• 10.00-10.10. Ongietorria eta LIFE proiektuaren aurkezpena. Kontxi García (Baskegur).
• 10.10-10.30. EUTR eginbeharrak betetzeko tresna praktikoak. Raquel Soria (Cesefor) eta Eduardo Montero (Foresna).
• 10.30-11.00 Beharrezko diligentzia-sistema inplementatzeko eta erantzukizunpeko adierazpena betetzeko adibidea. Leticia Calvo (Preferred by Nature).
11.00-11.30 Kafe atzedena.
• 11.30-12.00 Zurak identifikatzea. José Brotons (Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa).
• 12.00-12.30 Deforestazioari buruzko araudi berriaren aurkezpena (EUDR). Leticia Calvo (Preferred by Nature).
• 12.30-13.00 Galderak eta Erantzunak.

Ekitaldia doakoa da eta plazak mugatuak dira.

Izena emateko: lcalvo@preferredbynature.org (Adierazi: Izena, Abizena, Telefonoa eta Antolaketa).
Eguna: Urriak 18, 10.00etatik 13.00etara.
Lekua: Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa (101 eraikina, Itsasontzia eraikina), Zamudion (Bizkaia)