Beskegurrek aztergai du dronak baso-osasunaren arloko lanetan erabiltzea, GO Phytodron proiektuaren baitan

Beskegurrek aztergai du dronak baso-osasunaren arloko lanetan erabiltzea, GO Phytodron proiektuaren baitan

Baskegur – Euskadiko Egurraren Elkartea GO Phytodron proiektuaren bazkideetako bat da. Proietu horren helburu nagusia da dronen erabilera teknikoki oinarritzea, produktu fitosanitarioen aplikazioak lehen sektorean egiteko plataforma seguru gisa.

Baskegurrek -Neiker euskal zentro teknologikoa azpikontratatuta izanik- proiektua baso-masen azterketara zuzenduko du bereziki, eta GO Phytodron-en helburuak lortzeari begira erreferentziazko erakunde, unibertsitate eta elkarte batzuekin elkartuko da, hala nola: Corteva Agriscience, hazietan, lur landuen babesean eta nekazaritzarako irtenbide digitaletan zentratuko enpresa; Erdialdeko eta Kanariar Uharteetako Ingeniari Agronomoen Elkargo Ofiziala; Sevillako Unibertsitatea; IRTA; eta AEPLA – Landareen Babeserako Enpresa Elkartea, talde operatiboa koordinatzeaz arduratzen dena.

Gaur egun, produktu fitosanitarioez dronetatik egiten diren aplikazioak  hegazkin arinetatik edo helikopteroetatik egiten direnekin parekatzen dira, euren berezitasun propioak izan arren eta euren eraginkortasuna erakutsi duten arren, landa eta mendietan erabiltzerakoan eskaintzen duten segurtasuna ahaztu gabe. Gainera, dronen erabilera beste berrikuntza batzuei lotuta dago, alegia, landa-eremuetan egiten den lana digitalizatzera eta 4.0 teknologia lehen sektorean inplementatzera zuzendutako urrats irmoak ematera zuzendutako berrikuntzei lotuta.

Horretarako, GO Phytodron-en taldeak diziplina anitzeko partzuergo bat eratu du, ezagutzaren alorreko eragileekin (Unibertsitateak eta Ikerketa Zentroak), ebaluazioaren xede izango diren hiru laborantzen (mahastiak, olibondoak eta basoa) ekoizle-elkarteekin, konpainia globalekin eta enpresa-elkarteekin batera, ekipo horien inguruko araudien harmonizazioa eta legedi-aldaketa lortzera zuzendutako ahaleginak batzeko xedez.

“GO Phytodron proiektua aukera paregabea da dronen erabilera teknikoki aztertzeko, gure basoetako baso-osasuna bermatzen lagun dezakeen aliatu gisa, tratamenduen efizientzia eta haien erabileraren segurtasuna bilatuz, eta baita ingurunerako jasangarriagoak diren lan-ildotan ere lan eginez”, azpimarratu du Josu Azpitartek, Baskegurreko teknikariak.

Amaia Ortiz Barredo Neikerreko arduradunak, berriz, adierazi du “droneekin egiten den aplikazioak ahalbidetzen duela aplikazio zehatza eta lokalizatua egitea, oso deriba kontrolatuarekin, mendiko beste aplikatzaile batzuekin alderatuta”.

Dronen erabilera jadanik probatu egin da, alor praktikoan, mahasti- eta olibondo-sailak tratatzeko, eta jasotako datuak jadanik aztertzen ari dira elkartekideen aldetik. Aplikazioa baso-lursail batean egiteko jardunaldia urrian izango da, Euskal Autonomia Erkidegoan, intsinis pinuen lursail bat tratatuz.

 

 

Go Phydotron proiektuari buruzko informazioa hemen osatu dezakezu: http://gophytodron.es/