BASKEGURrek Bioterraren edizio berri batan izango da, eraikuntza jasangarria sustatzearen aldeko apustuarekin bat eginez
Baskegurrek erakusketa-eremu bat izango du Eraikiz Gunean, gure eraikin eta hirien kalitatea eta jasangarritasuna hobetzearen alde lan egiten duten euskal erakunde, enpresa eta kolektiboekin batera.
Bioterraren 19. edizioak Euskadiko jasangarritasunaren alde lan egiten duten kolektibo, enpresa eta erakundeen topagune bihurtuko du Irungo Ficobaren erakusketa-eremua; erakunde horien artean Baskegur dago, zeren topaketarekin hartuta duen konpromisoa berrituko baitu, gizartea sentsibilizatzeko baso-bioekonomia zirkularraren garapenak duen garrantziaz.
Uztailaren 3tik 5era bitartean, Bioterran askotariko produktu ekologikoak aurkitu ahal izango dira, eta, halaber, bioeraikuntzarekin eta energia berriztagerriekin lotutako nobedadeak eta ongizatea hobetzeko produktu eta zerbitzuak.Sektorearen Euskadiko azoka finkatuena da, eta badu abantaila bat, alegia, esparru berberean biltzen dituela bi motako erakusketa-eremuak: alde batetik, publiko profesionalagoari zuzendutako erakusketa-eremuak; eta, bestetik, ingurumenaren zaintzarekin eta kalitatezko eta hurbiltasuneko produktuen kontsumoarekin sentsibilizatutako publiko orokorrari zuzendutako eremuak.
Eraikiz Gunea EHAEOko Jasangarritasun Batzordeak koordinatutako gunea da, eta hor jarriko du Baskegurrek bere erakusketa-proposamena, Euskadiko baso-/egur-sektorearen kate osoaren balioa nabarmentzeko, baso-kudeaketaren garrantzitik hasita eta bioekonomiaren garapenean liderrak diren transformazio-enpresek gure lurraldean duten presentziara iritsiz.
Baskegurrek bere gunea konpartituko du Energia Berriztagarriekin, Bioeraikuntzarekin eta ekonomia berdearekin lotutako beste erakunde publiko eta enpresa batzuekin. Topaketarako eta eztabaidarako leku bat, gure eraikinak eta hiriak hobetzeko helburu konpartituarekin.
Ekainaren 4an, larunbata, Baskegurreko Zuzendari Nagusi Oskar Azkaratek hitzaldi bat emango du, eguerdiko 12:00etan, izenburu honekin: “Baso-bioekonomia zirkularra Euskadi Jasangarrirako”. Bertan, euskal mendien kudeaketa ziurtatua defendatuko du, 0 km-aren moduko baliabide natural eta berriztagarri bat lortzeko, horren bidez euskal bioekonomia garatu ahal izateko eta erregai fosil kutsagarriekin dugun mendetasuna murrizteko.