Baskegurrek baso-egur sektorearen susperraldi eta nazioarteko proiekzioa bultzatuko ditu nantesko carrefour du bois azokan

Baskegurrek baso-egur sektorearen susperraldi eta nazioarteko proiekzioa bultzatuko ditu nantesko carrefour du bois azokan

Erakusketa bateratu bat antolatu du, Europa mailan liderrak diren enpresa bazkideen parte-hartzearekin: Ebaki, Egoin, Etorki, Gamiz eta Lana.

 Ekainaren 1etik 3ra egingo den azoka hau erreferentea da Europako koiuntura ekonomikoa eta azken joerak ezagutzeko.

 

Baskegurrek berriro heldu dio sektorea Europan sustatzeko ekintzei, Covid-19aren pandemiak eragindako geraldiaren ostean. Carrefour du Boisen 153  m2-ko esparru berezi handi bat izango du, Euskadik bere produktuen kalitatearen, 0 km-ko lehengaiaren, kudaeketa jasangarriaren, 4.0 industriaren sustapenaren eta nazioarteko merkatuetan duen lehiakortasunaren hobekuntzaren alde egindako apustua posizionatzeko.

Euskadiko Egurraren Elkartea lehenengo transformazioaren eta egurrezko erakuntzarako irtenbideen arloan duten lidergoagatik aitortutako euskal enpresa ospetsuekin batera joango da azokara.

Ebaki: Egurraren lehen eta bigarren transformazioaren arloko enpresa, Muxikan kokatua (Bizkaia). Zerratutako egurraren merkatu nazionalaren liderra da, eta Finger Clearraren Europako ekoizlerik handiena ere bai. Halaber, Estatuko paleten ekoizle nagusietako bat da, eta kalitatezko erreferentea da pelleten fabrikazioan. Intsinis Pinu espeziaren zuhaitzekin lan egiten du, ingurumen-jasangarritsuna eta baliabide naturalen kudeaketa arduratsua irizpidetzat hartuta.

Etorki: Murgan (Araba) kokatutako enpresa hau estatuko zerrategi nagusietako bat da. Intsinis Pinuan espezializatuta dago, eta baso-kudeaketa jasangarriarekin eta bioekonomiaren garapenarekin konprometituta.Mondragon talde kooperatiboaren partaidea da, hots, Euskadiko lehen enpresa-taldearen eta Estatuko garrantzitsueneko baten partaidea. Hainbat neurritako bilgarrietarako egurra fabrikatzeaz gain, altzarien industriarako eta eraikuntzan erabiltzeko egurra ere ekoizten du.

Egoin taldea: Natxituan (Bizkaian) eta Legution (Araba) planta bana izanik, euskal enpresa hau Europako hegoaldeko erreferentzia nagusietako bat izatera iritsi da egur xaflatuaren eta CLT motakoaren ekoizpenean.Balio-proposamen oso bat eskaintzen du, zeren ingeniaritza, diseinua, fabrikazioa eta geroagoko muntaketa integratzen baititu. Intsinis Pinuaren 0 km-ko egurrarekin lan egiten du; izan ere, egurra bere ekoizpen-planetatik gehienez 100 kilometrora dauden basoetatik dator.

Gamiz Taldea: bere egoitza Kanpezu herrian (Araba) duen enpresa hau da CE marka estrukturala haritzezko habe xaflatuetarako lortu duen lehenengo ekoizlea, mundu mailan. Bere produktuen katalogoan, haritzezko habe xaflatuez gain profil xaflatuak eta taula listoidunak ere nabarmentzen dira. Gamiz Accoyaren Espainiako banatzailea da, hots, kanpoalderako egur mota bat, kimikorik gabekoa, bere iraunkortasun eta kalitateagatik nabarmentzen dena. Aitortutako enpresa bat da, ospe handieneko arkitektoekin batera lan egiten duena nazioarteko erreferentziazko proiektutan.

Lana: Kofratu-irtenbideetara zuzendutako egurraren bigarren transformazioan espezializatutako euskal enpresa. Mondragon talde kooperatiboaren partaidea da, eta Oñatiko ekoizpen-plantaz gain (Gipuzkoa) badu bigarren instalazio bat Txekiar Errepublikan. Estatuko liderra da kofratuan erabiltzeko hiru geruzako taulen fabrikazioan, IRU-Puy STD. Halaber Habe 20 izeneko habeak ere ekoizten ditu, eta pelletak fabrikatzeko lerro bat ere badu.

 

Nortasun propioa duen stand bateratu bat

Baskegurren erakusketa-eremua espazio uniforme bat eskaintzeko diseinatu da, azokako handienetako bat hain zuzen ere. Zuhaitz-baso bat izango balitz bezala apaindua, bere produktuak “Bois Basque Country” marka globalarekin erakustea ahalbidetzen die enpresei.

Aipatutako bost enpresez gain, erakusketa-eremuan bada Egurtek sustatzera zuzendutako atal bat; berau egurrezko arkitektura eta eraikuntzari buruzko topaketa-foro bat da, urriaren 19an eta 20an Bilbao Exhibition Centren egingo dena, Euskadiko Egurraren Astearen edizio berriarekin batera.

Azken urteotan, Carrefour du Bois erreferentziazko zita gisa finkatu da sektoreari pultsua hartzeko, makineria zein produktuen azken joerak ezagutzeko eta bezero eta hornitzaileekin elkartzeko.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak laguntza ekonomikoa ematen dio Baskegurri nazioartekotze-ekintza honetan, Baso Bioekonomia Zirkularra eta garapen bidezko eta jasangarrirako euskal eredua -Basque Green Deal- sustatzeko estrategiaren baitan.

3 egun, 563 erakusketari eta 85 herrialdetatik etorritako 11.500 bisitari dira azokaren azken edizioaren kopuruak, pandemiak 2020 eta 2021ean egitea eragotzi aurretik.