Baskegurrek taldeko bisita bat antolatu du ElmiaWood azokara, baso-makineriaren azken nobedadeak ezagutzeko

Baskegurrek taldeko bisita bat antolatu du ElmiaWood azokara, baso-makineriaren azken nobedadeak ezagutzeko

Baskegurren bazkide diren hamar bat enpresa Suediako Jönköping herrian egingo den Elmia Wood azokara joango dira, ekainaren 1etik 4ra.  Hitzordua ezinbesteko topagune bilakatu da baso-jabeentzat, kontratistentzat eta lurraldearen kudeaketaren aroko administrazioaren arduradunentzat, eta bertaratzen direnei ahalbidetuko die makineriaren berrikuntzak ezagutzea, euren negozioen produktibitatea hobetu ahal izateko.

Elmia Wooden oraingo edizioak, gainera, aztergai izango du zer giro politikotan garatu behar den Europako baso-industria, funtsezko une bat bizi garela kontuan hartuta; izan ere, EBko instituzioak eztabaidatzen ari dira zer-nolako baso-kudeaketako eredua den beharrezkoa ekosistemak kontserbatu ahal izateko eta, aldi berean, bioekonomiaren garapena ahalbidetzen duten baso produktiboak izateko.

Taldeko bisita hauekin, Euskadiko Egurraren Elkarteak bere bazkideen joan-etorrien eta egonaldiaren kostuak murriztu nahi ditu, Euskadiko baso-/egur-sektorearen irudia atzerrian indartzeaz batera.