Baskegurrek bere presentzia indartu du Berdeagon eta Energy eta Natureren hitzorduetara joango da basoen bioekonomia zirkularraren aldeko apustua egiteko

Baskegurrek bere presentzia indartu du Berdeagon eta Energy eta Natureren hitzorduetara joango da basoen bioekonomia zirkularraren aldeko apustua egiteko

Baso-kudeaketa egokiaren garrantziari eta bioekonomia sustatzeko km0 lehengaiak izatearen beharrari buruzko sentsibilizazioa Baskegur ildo estrategikoen parte da. Konpromiso horri leial, Euskadiko Egur Elkarteak Berdeago azokan parte hartuko du, COVID-19aren ondorioz izandako geldialdiaren ondoren, Durangoko Landako Gunean. Gainera, Baskegurrek Bizkaian jasangarritasunaren arloan erreferentea den ekitaldiaren proposamena osatzen duten bi hitzorduetan parte hartuko du aurten. Ekitaldi hori Berdeago Energy eta Berdeago Nature ataletan banatzen da.

Berdeago Energy maiatzaren 5ean, 6an, 7an eta 8an izango da, eta publiko profesionalarengana bideratuko da eskaintza, energia-eraginkortasuna eta ingurumen-berrikuntza bezalako gaiak jorratzeko. Baskegurreko stand ibiltariak aukera emango die bisitariei basoen eta zuraren sektoreko euskal enpresek batez ere bertako Km0 egurrarekin egiten dituzten produktuen barietatea ezagutzeko.

Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendariak maiatzaren 6an, ostirala, 13:00etan emango duen hitzaldiaren izenburua da “Euskadi jasangarrirako baso-bioekonomia zirkularra”, Berdeago Energy azokan hitzaldiak aurkezteko prestatutako Berdea gunean egingo diren jardunaldi profesionalen esparruan. Azkaratek petrolioaren deribatuak ordezkatuko dituzten materialen erabileraren inguruan herritarrak sentsibilizatzearen garrantzia azpimarratuko du.

Baskegur Berdeago Naturen

Lehen aldiz, Baskegur Berdeago Naturera ere joango da, euskal baso-zurgintza sektorearen balio-kate osoa ezagutarazteko helburuarekin. Baso-jarduerak aberastasun ekonomikoa sortzen du eta basoen kudeaketari laguntzen dio, zerbitzu ekosistemiko ugari eskaintzen dizkigutelako. Adibidez, klima-aldaketari aurre egitea, uraren zikloa arautzea, aisialdirako gune gisa erabiltzeko aukera ematea eta bioekonomia garatzeko oinarria izatea. Berdeago Nature Durangoko erakustazokan egingo da maiatzaren 14an eta 15ean.

Baskegur Berdeagon dela, Euskadiko Egur Elkarteak azoka eta topaketa profesionalak antolatzen laguntzen du, gizartea gure kontsumo-ohiturak aldatzearen garrantziaz sentsibilizatzeko.