Baso-egur sektorea Bilboko Basquefest azokan izango da
Apirilaren 14tik 17ra bitartean, Baskegurren stand ibiltaria Basquefesten Gourmet Karpan egongo da jarrita, Bilboko Areatzan. Pandemiaren eraginez bi urtez geldirik egon ostean, Bilboko Udalak jaialdia egiteari ekin dio berriro. Ekimen hau zuzentzen da bai berton geratzen diren hiriko bizilagunei eta bai Aste Santua aprobetxatuz Bilbora etortzen diren bisitariei.
Gourmet Karpan, Baskegurrek espazioa konpartituko du eskualde-garapeneko agentziekin, horiek lurralde bakoitzeko eskaintza turistikoa erakutsiko baitute, eta baita gure lehen sektoreko 0 km-ko produktuen balioa nabarmentzera zuzendutako beste stand batzuekin ere.
Publiko orokorrari zuzendutako ekintza bat da, iraganean oso emaitza onak izan dituena eta edizio honetan ere interesgarria izango dena, seguruenik, Euskadiko baso-/egur-sektorea osatzen duten enpresen lana erakusteko.
Basquefest Bilboko Udalaren apustu handi bat da, Bizkaiko hiriburuko kaleak Aste Santuko oporretan jarduerez betetzera zuzendua; gainera, euskal kultura eta tradizioei lotutako kalitate handiko programazio batez egiten du.