Kontaktua Berriak Proiektuak EGURRAREN ASTEA

Visesak berrikuntzaren erosketa publikoaren prozesu bat iragarri du alokairuko etxebizitza publikoaren industrializaziorako

Visesak berrikuntzaren erosketa publikoaren prozesu bat iragarri du alokairuko etxebizitza publikoaren industrializaziorako

Visesa Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoaren 2022rako helburua da Etxebizitzaren Gida Plana 2021-2023 barruan jasota dagoen alokairuko etxebizitza sozialaren eraikuntza industrializatuaren lerroan aurrera egiten jarraitzea.

Asmo horrekin Sopela udalerrian sustapen baten proiektua eta obra garatzeko Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren prozedura bat lantzen ari da, honako hau ahalbidetuko duena:

  • Ikerketa‑fase bat gauzatzea alokairurako etxebizitza babestuen sustapenaren beharrizanei erantzungo dieten sistema industrializatuak aztertzeko, bai Sopelako kasurako, zein beste eraikin tipologia batzuetarako.
  • Sustapen baten prozesu osoan esku hartzen duten hainbat eragilek parte hartzeko lankidetza‑prozedurak txertatzea.

Lan horren azken helburua “Alokairuko Etxebizitza Publikoaren Liburu Zuria” egitea da, sistema industrializatuekin eraikitakoa, etorkizuneko sustapenen garapena arautuko duten irizpideak ezartzeko abiapuntu gisa.

Lehiaketa hori martxoan argitaratzea dago aurreikusita.

Informazio gehiagorako: www.visesa.euskadi.eus