WoodCircus-en 2040rako Liburu Zuria

WoodCircus-en 2040rako Liburu Zuria

Europako Batzordeak finantzatutako proiektua da Woodcircus, eta «zurean oinarritutako balio-kateak sustatzea» du helburu, «Europako bioekonomia zirkularraren zati gisa». Horretarako, eraikuntzaren sektorean zurean oinarritutako balio-kateen eraginkortasuna ebaluatu eta nabarmendu du, eta, aldi berean, ekonomia berdearen garapenak landa-inguruneetan duen garrantzia nabarmendu du. Hiri-eredu berriak eraikitzean zura erabiltzeak gizarte iraunkorragoak garatzea ahalbidetuko du, eta gizarte horietan berrerabiltzea eta birziklatzea ere sustatuko da.

Duela gutxi, Woodcircus-eko bazkideek, tartean Baskegurrek, Egoin elkartekideak eta Tecnalia euskal erakundeak, «WoodCircus 2040ren Liburu Zuria» ren ondorioak aurkeztu dizkiete Erkidegoko agintariei. Liburu horretan, zuraren industria europarrek hazkunde iraunkorraren motor berde gisa duten garrantzia egiaztatzen da.

Liburuak euskarazko eta gaztelaniazko bertsioa du, eta honako esteka hauetatik jaitsi daiteke.

Euskarazko bertsioa eskuratzea

Gaztelaniazko bertsiorako sarbidea

ANNE-CHRISTINE Ritschkoffek, proiektuaren koordinatzaileak, eta Andreas Nicolaus Kleinschmitek (FCBA) ekimenaren berri eman dute, eta eskerrak eman dizkiete Baskegur, Egoin eta Tecnaliari proiektuan parte hartzeagatik.