Baskegurrek stand bat izango du FOREXPOn Europako hegoaldean euskal baso-egur sektorearen garrantzia erakusteko

Baskegurrek stand bat izango du FOREXPOn Europako hegoaldean euskal baso-egur sektorearen garrantzia erakusteko

Europa hegoaldeko baso-aretoa irailaren 22tik 24ra bitartean ospatuko da, Mimizan herrian.

FOREXPO lau urtean behin egiten da, eta Europako hegoaldeko nazioarteko azokarik garrantzitsuenean bihurtu da, basogintzarako eta baso-ustiapenerako makinerian eta zerbitzuetan dauden azken berrikuntzak bertatik bertara ezagutzeko.

2021eko edizioak datak aldatu ditu Covid-19ren pandemiaren ondorioz, eta 400 erakusle eta 500  nazioarteko marka bilduko ditu Landetan. Erakusketa 25.000 profesionalek baino gehiagok bisitatzea espero da.

Nouvele-Aquitaine Euro-eskualde, Euskadi eta Nafarroako   baso-egur sektorearentzat oso garrantzitsua den hitzordura joango da Baskegur, USSEren eskutik. Baskegurreko stand-ak, bertaratuko den jendeari, baso-egur sektoreko euskal enpresen egungo ikuspegia eta eskualdean duten garrantzia ezagutzeko aukera emango dio.

Forexpo 2021ak bereziki azpimarratuko du baso-egur sektoreak duen eta izango duen garrantzia gazteen artean enplegua sortzeko. Bere datuen arabera, 51.000 pertsonek lan egiten dute Frantzian basogintzan eta 236.000 pertsonek industria eraldatzailean.

Pandemiaren hedapena geldiarazteko eta Frantzian indarrean dauden arauei jarraituz, bisitari guztiek Covid pasaportea eraman beharko dutela gogorarazten dute antolatzaileek.

Forexpora joan nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena: esteka