EU Green Week 2021 ekimenean egongo da Baskegur; “Zero kutsadura: herritar eta planeta osasuntsuagoen alde”, izango da goiburua
Euskadiko Egurraren Elkartea Europako Batzordearen “EU Green Week” ekimenean egongo da datorren maiatzaren 31n, Finlandiako Lahti hirian; horren ondoren, goi-mailako biltzar birtual bat egingo da, Internet bidez jarraitu ahal izango dena ekainaren 1etik 4ra bitartean.
Baskegurrek, beste euskal eragile batzuekin batera, Bilbao Urban & Cities Design egitasmoaren eskutik parte hartuko du azoka birtualean. Hiri-estrategiako think tank hori zenbait arlok osatzen dute, hala nola hirigintzak, arkitekturak, ingeniaritzak, efizientzia energetikoak, ingurumenak eta mugikortasunak, betiere, Bilboko metropoliaren eraldaketari lotuta.
Kutsadurak mundu osoari eragiten dio, arnasten den airearen, edaten den uraren eta elikagaiak lantzeko erabiltzen diren lurraren bitartez. Patologia mental eta fisikoen ingurumen-arrazoi nagusia da, baita heriotza goiztiarrena ere, bereziki haurren, gaitz mediko espezifikoak dituztenen eta adinekoen artean. Alabaina, kutsadurak ez dio mundu osoari berdin eragiten. Eremu kaltetuenetan bizi direnak, maiz, kutsatutako guneetatik hurbil edo trafiko handia dagoen eremuetan bizi ohi dira. Kutsadura, halaber, biodibertsitatea galtzeko arrazoi nagusietako bat da. Zenbait zerbitzu emateko ahalmena kentzen dio ekosistemari; karbonoa finkatzea eta kutsadura kentzea, esate baterako.
Biltzarra jarraitu eta azoka birtuala bisitatu dezakezu helbide honetan: https://www.eugreenweek.eu/es