LIFE – Support EUTR II (LIFE)

Akronimoa LIFE – Support EUTR II
Izenburua Enabling Effective Implementation and Enforcement of the EU Timber Regulation in 6 Key Timber Importing Countries(Egurrari buruzko EBren Erregelamendua modu eraginkorrean aplikatzen eta betetzen laguntzea egurraren funtsezko sei herrialde inportatzailetan)
Proiektuaren koordinatzailea NEPCon – Nature Economy and People Connected F.M.B.A
Koordinatzailearen kontaktua

hansen@nepcon.org

jryding@nepcon.org

Programa LIFE
Finantziazioa % 55 LIFE programak finantzatua

  • Aurrekontu orokorra: 2.445.790 €
  • EBren ekarpena: 1.344.637 €
Proiektuaren iraupena 36 hilabete

  • Hasiera data: 2019/07/01
  • Amaiera data: 2022/06/30
Web orria
Sare sozialak
Laburpena

Aurrekariak Baso tropikalek munduaren azaleraren % 6 baino ez dute hartzen, baina Lurreko landare eta animalia espezieen erdia eta hiru laurdenak artean dauzkate barruan. Habitaten eta biodibertsitatearen galerak arriskuan jartzen du munduko primate mehatxatuenetako batzuen biziraupena, eta basoek berebiziko garrantzia dute klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko. Kalkuluen arabera, egurra ekoizten duten bederatzi herrialdetan legez kanpoko baso-mozketek 190 milioi tona CO2 askatu dituzte atmosferara 2013an.

Legez kanpoko baso-mozketaren eragile nagusiak herrialde ekoizleen baso-gobernantza ahula eta herrialde kontsumitzaileek legezko jatorriari buruzko kontrol nahikorik gabe egiten duten egur-produktuen inportazioa dira.

Europar Batasuneko Egurraren Erregelamendua (EUTR) 2013an sartu zen indarrean, eta legez kanpokotzat jo zuen egurra EBko merkatuan inportatzea, baldin eta legez kanpokoa baldin bazen baso-mozketaren herrialdean. Horrez gain, enpresei eskatu zien behar bezalako arduraz jokatzeko, EBn legez kanpoko egurra sartzeko arriskua murrizteko.

EUTRaren betetze-kontrolei buruzko 2017ko txosten batek erakutsi zuen egur-esportatzaileen % 40k ez zeukala behar bezalako arreta-sistema egokirik; operadore nazionalen artean, aldiz, % 8 soilik ziren. Txostenak agerian utzi zuen, halaber, EBko herrialdeek nola gainbegiratzen dituzten EBko merkatuan inportatutako egurra jartzen duten operadoreak. Arrisku handiko egur tropikalaren kopuru esanguratsuak inportatzen dituzten herrialde batzuek oso kontrol gutxi egiten dituzte, eta horrek hutsune juridiko bat sortzen du; izan ere, enpresek badakite herrialde batzuetan kontrol minimo edo nuluei aurre egin beharko dietela. Hutsune hori konpontzeko modu bakarra EB osoan aplikazio egokia ziurtatzea da.

HELBURUAK

Life – Support EUTR II proiektuaren helburu nagusia legez kanpoko baso-mozketa murriztea eta mundu osoko baso-antolamendu jasangarria hobetzea da, arduradun nagusiek EUTR hobeto betez, zainduz eta aplikatuz.

Helburu espezifikoak honako hauek dira:

  • Interesdun nagusiek EUTRaren baldintzak ulertzeko, betetzeko, zaintzeko eta betearazteko duten gaitasuna handitu, batez ere inpaktu handiena lor daitekeen Europako Batasuneko herrialdeetan.
  • EUTR erregelamendua betetzearen, zaintzearen eta aplikatzearen efizientzia eta eraginkortasuna hobetu, inportatutako egurrarekin lotutako araudia ez betetzeak izan ditzakeen arriskuei buruzko doako informazioaren erabilgarritasuna eta kalitatea handituz
  • EUTRaren doako informazioaren eta baliabideen eskuragarritasunaren berri eman egurraren arloko operadore nagusiei.

Proiektuak aurreko proiektu bat osatuko du, EUTRaren aplikazioan oraindik dauden akatsak konpontzeko, eta, bereziki agintari eskudunei, kontrol- eta jarraipen-erakundeei eta egurraren herrialde inportatzaile garrantzitsuenetako industriako operadoreei erreparatuko die.

Socios

Entitatea Herrialdea Web orria
Amfori Brusela www.amfori.org
Baskegur Espainia https://baskegur.eus/
CESEFOR – Gaztela eta Leongo Basogintzako Zerbitzuen eta Basogintza eta haren Industria Sustatzeko Zentroa Espainia www.cesefor.com
CONLEGNO – Consorzio Servizi Legno-Sughero Italia www.conlegno.eu
ETIFOR S.R.L. Italia www.etifor.com
FORESNA – NAFARROAKO BASO ELKARTEA Espainia www.foresna.org
GD Holz Service GmbH Alemania www.gdholz.de
LCB – Le Commerce du Bois Francia http://www.lecommercedubois.org/
Stichting Probos Netherlands http://probos.nl/en/
CA Belgium – Service Public Fédéral Santé Publique, Sécurité de la Chaîne Environnement Alimentaire et Bélgica www.health.belgium.be
CA Germany – Federal Office for Agriculture and Food | Bundesanstalt für Ernährung Landwirtschaft und Alemania www.ble.de/
CA Spain – Landa Garapeneko, Berrikuntzako eta Baso Politikako Zuzendaritza Nagusia. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa Espainia https://www.mapa.gob.es/es/desarrollo-rural/temas/politica-forestal/default.aspx