Zabalik dago epea EUTR- LIFE Proiektua inplementatzeko tailer praktikoan izena emateko
LIFE proiektuko bazkide europarrek adostutako tailer hauek EUTR Erregelamenduko adituen esku egongo dira, eta hainbat hizkuntzatan egingo dira: nederlanderaz, alemanez, ingelesez, frantsesez, italieraz eta gaztelaniaz. Ardatz nagusia enpresei prestakuntza praktikoa ematea izango da, EUTR Erregelamendura egokitu daitezen.
LIFE Legal Wood proiektuaren inguruko aurrekariak
LIFE Legal Wood nazioarteko proiektu bat da, eta profesionalei EUTR ulertzeko behar den informazio guztia ematen die, honako hauen bidez: arriskuen doako ebaluazioak, alderdi interesdunen sarea, mintegiak eta behar bezalako online arretarako tresnak. Proiektuaren xede dira EUTR Erregelamendua bete behar duten egurra eta egurrezko produktuak hornitzeko kateak dituzten Europako enpresak.
Proiektuaren burua PreferredbyNature gobernuz kanpoko erakundea da, hurrengo hauen laguntzarekin: Amfori, Baskegur, Cesefor, Conlegno, Etifor, Foresna, GD Holz, Le Commerce du Bois, Probos eta Belgika, Alemania eta Espainiako agintari eskudunak.