ISOLEGUR ikerketa proiektua aurrera egiten ari da egurra lehengai gisa erabilita eraikuntzarako apar isolatzaileak sortzeko helburuan
ISOLEGUR bioekonomiako proiektu bat da, Euskadiko Egurraren Elkarteak, Baskegurrek, zuzendutakoa. Proiektuaren helburua da epe ertain eta luzean lehengai jasangarri eta berriztagarrietatik, egurretik kasurako, apar isolatzaileak ekoiztea. Hala, zerraketa enpresek sortzen dituzten azpiproduktuek balio gehigarria izan dezakete, eta material ekoeraginkorren eta ekojasangarrien erabileraren garrantzia lehenesten duten eraikuntza prozesuetan erabil daitezke.
Gaur egun eraikuntzan erabiltzen diren apar isolatzaileak petrolioaren eratorrietatik sortzen dira. Kimika berdea deiturikoak testeatuta edo ikerketa fasean dauden irtenbideak eskaintzen ditu, gaur egungoa esaterako, laguntza handikoak izan litezkeenak, eremu honetan zein beste batzuetan, hidrokarburoekiko dugun mendekotasuna murrizteko.
Proiektua gauzatzeko, BASKEGUR elkarteak honako hauen laguntza du: UPV/EHUko findegi prozesuen Ikerketa Taldea, MasD, egurraren 1. eta 2. mailako eraldaketan diharduen EBAKI S.A. enpresa, zerrautsa hornitzeaz arduratzen dena, eta ISOVAS enpresa, etxeetarako eta industria instalazioetarako isolamendu termiko eta akustikoetan espezializatua; azken horrek ibilbide luzea du, eta produktua garatzeko fasetik igarotzeko beharrezko estandarrak ezagutzen ditu.
“ISOLEGUR proiektuaren antzeko proiektuak garrantzi handikoak dira bioekonomia zirkularraren garapenaren alde egiteko Euskadin, besteak beste, egurretik lortutako aparren antzeko produktuak egin, eta, era horretara, poliuretanozko produktuak ordezkatzeko”, nabarmendu du BASKEGUReko zuzendari Oskar Azkaratek.
Orain dela gutxi, Bioekonomiaren aldeko Euskal Aliantza eratu da, zeinetan parte hartzen baituten Baskegurrek eta basogintzaren sektoreko egur enpresek, modu partikularrean. Aliantza horren helburua da Euskadiko ekonomia dibertsifikatzea eta garapen iraunkorragoa lortzen laguntzea. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen Sailak zuzentzen du ekimena. Produktu ekologiko, ekoeraginkor eta ekojasangarri berriak osatzeko erakunde horrek duen konpromisoaren erakusgarri da, hain zuzen ere, ISOLEGUR proiektua.