Lan segurtasuna, Osalanekin hitzarmena

Lan segurtasuna, Osalanekin hitzarmena

Baskegurrek eta Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak hitzarmena sinatuta dute, sektorean laneko arriskuen prebentzioa hobetzeko ekimenak elkarrekin sustatzeko. Baso jarduerak arrisku faktore jakin batzuk ditu: makinak erabiltzea, lantoki aldakorrak eta askotan aldapatsuak, klima aldika gogorra, eta laneko ezbehar tasan eragiten duten alderdi ergonomikoak.

Hitzarmenaren helburu nagusiak honako hauek dira: basoen eta egurraren sektoreko ezbehar tasa eta istripu kopurua murriztea, profesionalek beren lanpostuetan dituzten lan ohiturak hobetzea, betiere bermatuz materiala, ekipoak eta teknologia egoki eta seguru erabiltzen dela. Horrez gain, lortu nahi da prebentzio kultura balio katearen azpisektoreetan ezartzea eta sektorean ingurune seguru eta osasungarriak garatzea eta bultzatzea.