Kontaktua Berriak EGURRAREN ASTEA

Innobandas, baso osasunaren proiektu berritzailea

Deskribapena eta helburuak:

Proiektu honen bidez, pinuen azikula banden gaitza kontrolatzeko tratamendurik eraginkorrena eta jasangarriena zehaztu nahi da, ebaluatuz bai beste herrialde batzuetan erabiltzen diren metodo berritzaileak, bai gure ikerketa zentroetan garatzen dituztenak.

Zeelanda Berrian eta Txilen erabilitako teknika berritzaileen eta gure ikerketa zentroetan garatuen eraginkortasuna egiaztatzea da helburua, azikula bandak kontrolatzeko, bai eta lehen aipatutako tekniken ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna aztertzea ere. Ekimenean aurreikusita zegoen proiektuan zehar 3 tratamendu egitea: 2019ko udaberrian eta udazkenean, eta, ondoren, 2020ko udaberrian.


Landa-lan horiek, batez ere, FORESNA, BASOEKIN, ACEMM eta HAZIk egingo dituzte; GALCAk izango du tratamenduen ardura, eta BASKEGUR erakundeak hartuko du bere gain proiektu osoa koordinatzea.

Egin beharreko saiakuntzei dagokienez, NEIKER institutuak beste herrialde batzuetan erabilitako teknika berritzaileei buruzko ezagutzak eskainiko ditu, baita gurean garatutakoak ere. Hark hartuko ditu bere gain saiakuntzetako ingurune iraunkortasunaren neurketei dagozkien lanak ere.

HAZI erakundeak baso masak neurtzeko eta aztertzeko teknologia berriei (3D laserra, LiDAR hegaldiak, Sentinel bidezko teledetekzioa), GISri, eta basoaren eta natura ingurunearen kudeaketari aplikatutako teledetekzioari buruzko ezagutza zabala jarriko du proiektuaren esku, bai eta droneek hartutako irudiak ere. Halaber, saiakuntzak prestatzeko estatistikak analizatzen ditu, eta lortutako emaitzak aztertu ere bai.


Parte hartzaileak:

BASKEGUR

Ordezkaria

FORESNA

ACEMM

GALCA

HAZI

NEIKER

BASOEKIN

Laguntzaileak:

Paper-ore, Paper eta Kartoiaren Fabrikatzaileen Elkartea (ASPAPEL); Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua; Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila; Arabako Foru Aldundia; Gipuzkoako Foru Aldundia; Kantabriako Gobernuko Ingurune Naturaleko Zuzendaritza Nagusia.

INNOBANDAS proiektua azaltzeko bideoak:

Vídeo de presentación del Proyecto INNOBANDAS
INNOBANDAS proiektuaren bideo aurkezpena

¿Por qué es necesario el Proyecto INNOBANDAS?
Zergatik da beharrezkoa INNOBANDAS proiektua?

Retos y avances en la sanidad forestal
Basoen osasunean erronkak eta aurrerapenak

Proiektua finantzatu dutenak:

Inbertsioa guztira: 335.165 €. EBren finantziazio kidetza: 268.132 €.

Baskegur erakundea da web honetako edukiaren erantzulea.

Landa Garapeneko, Berrikuntzako eta Baso Politikako Zuzendaritza Nagusia da LGENFren laguntza eta dagokion laguntza nazionala aplikatzeko ardura duen kudeaketa agintaritza.

Europar Batasuna: Nekazaritza eta Landa Garapeneko Arloa. https://ec.europa.eu/agriculture/index_es