EUTR, egurraren legezkotasuna
EUTR du izena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko urriaren 20ko 995/2010 Erregelamenduak, zeinaren bidez ezartzen baitira Europar Batasuneko barne merkatuan egurra eta egurrezko produktuak lehen aldiz merkaturatzen dituzten eragileen betebeharrak, bai eta merkatarientzako trazabilitate betebehar bat ere. Baskegurrek jardunaldi batzuetan parte hartu du, Eusko Jaurlaritzarekin eta Espainiako Baso Maparekin batera, egurra eta egurrezko produktuak merkaturatzen dituzten eragileen betebeharrak ezagutarazteko helburuarekin.