Enpresekin batera taldean azokak bisitatzea

Enpresekin batera taldean azokak bisitatzea

Baskegurrek sektoreko azoka nagusietara nazioarteko bi enpresa misio antolatzen ditu taldeka aldian behin. Horien arteko bi dira Alemaniako Hannoverren egiten den Ligna eta Suediako Jonkopingeko Elmia Wood, eta haietan elkarrekin egindako bisitan egurra prozesatzeko nahiz eraldatzeko makineria, ekipoak eta erreminten berrikuntzak ezagutzen dira.

Ekimen horri esker, ehun euskal enpresa baino gehiago joaten dira aldian-aldian sektoreko hitzordu garrantzitsu horietara, merkataritza harremanen sarea zabaltzeko, merkatuaren ikuspegi orokorra lortzeko, lan sinergiak eratzeko eta hainbat aurkezpen eta erakustaldi egiteko.

Ligna

Egurra prozesatzeko eta eraldatzeko makinen, ekipoen eta erreminten arloko munduko azokarik handiena da Ligna, dagoeneko Europa osoko basogintzaren (egurra) sektorearen topagunea dena. Azokan, 49 herrialdetako 1.500 erakusketarik baino gehiagok parte hartzen dute, eta kopuru hori etengabe hazten ari da edizioz edizio. Zazpi azoka-gune daude, 128.000 metro koadroko eremu eskerga batean banatuta; 100.000 lagun inguru bertaratzen dira urtero.

Elmia Wood

Elmia Wood nazioarteko baso azoka garrantzitsuenetako bat da, eta lau urtean behin sektoreko fabrikatzaile eta hornitzaile nagusiak biltzen ditu Jonkoping hiriko basoan.