Carrefour du Bois

Carrefour du Bois

Europan sektoreko liderra den Carrefour International du Bois azokan, 60 herrialdetako 500 erakusketari baino gehiago izaten dira, eta Baskegurrek hartzen du bere gain ardura bi urtean behin han sustatzeko Euskadiko basogintzaren (egurra) sektorea, industria jarduera horren garrantzia, produktuak eta nazioartekotzearen, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustua. Ildo horretan, nabarmendu beharrekoak dira kanpo merkatuak bilatzeko egiten ari den ahalegina, produktuak Europako, Asiako eta Afrikako herrialdeetan banatzen dituzten enpresa askoren esportatzeko bokazioa, nazioartean entzutetsuak diren proiektuetan parte hartzea eta I+G bultzatzea, merkatuen beharrak aseko dituzten produktu eta irtenbide berriak lortzeko.