Basque Fest

Basque Fest

Aste Santuan euskal musika, folklorea, herri kirolak eta dastatze gastronomikoak biltzen dituen egitarau zabalaz gozatzeko aukera izaten dute urtero Bilbora joandako turistek eta hiriko nahiz inguruetako herritarrek (tamalez, 2020an ezin izan da eskaini). Egurra gure herri idiosinkrasiaren ataletako bat da, eta Baskegur urtea joan urtea etorri izaten da Gourmet karparen sarbideko gunean, Areatzaren bihotzean, basogintzaren (egurra) sektorearen garrantzia erakusten.