Baskegur nazioarteko foroetan
Woodrise
Woodrise jaialdiaren helburua egurrezko eraikin handiak eraikitzeko azken joerak ezagutaraztea da, munduko hainbat lekutan horien garapena sustatzen duten erakunde handiak bertan direla, lan sinergia berriak sortzeko. Hitzordu hori saihetsezina da Baskegurrentzat, Euskadiko basogintzaren (egurra) sektorearen apustu handietako bat baita egurrezko eraikuntza sustatzea. Euskal enpresek altueran egurrezko eraikinak egiteko eraikuntza irtenbideak eskaintzeko duten gaitasuna erakustea da helburuetako bat.
Egurrez Eraikitzeko Nazioarteko Foroa, Nancyn
Sektoreko hitzordu aipagarrienetako bat da, eta horren helburu nagusia XXI. mendeko Europan egurrezko eraikuntza finkatzen ari dela berrestea da, haren ingurumen balioak eta balio jasangarriak nabarmenduta. Nazioarteko Eraikuntza Foroan nazioarteko hitzaldi ugari izaten dira urtero, eraikuntza proiektu handietan egurraren erabilerari balioa emateko, lurralde bakoitzeko baso baliabideak indartzeko helburuarekin. Baskegurrek euskal eredua erakusten du edizio bakoitzean, eta azpimarratu egiten du Euskadik hurbileko egurraren alde egiten duen apustua eta eraikuntzaren arloan horrek duen balioa.