Baskegurrek lortutako lehenengo PIA sektoriala aurkeztu da

Baskegurrek lortutako lehenengo PIA sektoriala aurkeztu da

Baskegurrek radiata pinuz egindako taularako eta oholerako lortutako Produktuaren Ingurumen Adierazpena mugarria da sektorean.

PIAk bezalako produktuaren ingurumen adierazpenek aukera ematen diete euskal enpresei lehiakorragoak izateko beraien produktuak hurbileko eta nazioarteko merkatuetan eskaintzeko orduan. PIAei balioa emateko eta preskriptoreak eta erakundeak kontzientziatzeko, Egurraren V. Astearen barruan, Baskegurrek jardunaldi bat antolatu zuen IHOBErekin batera, obra publiko eta pribatua esleitzerakoan adierazpen horiek eska ditzaten edo puntuagarriak izan daitezen. Hitzordua urriaren 22an izan zen, Bilbon; Elena Moreno Ingurumen sailburuordeak eman zion hasiera, eta Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak itxi zuen.
Ekitaldia bukatzeko, egurrezko tailu pertsonalizatua oparitu zitzaien produktuaren ingurumen adierazpenen aldeko apustua egin duten enpresei, bai eta Baskegurri berari ere, radiata pinuz egindako taularen edo oholaren PIA sektoriala lortu izanaren mugarria dela-eta. Izan ere, Euskadiko basogintzaren (egurra) sektorea Europako erreferentea da ingurumen-ziurtagirien erabileran.
Baskegur Elkartearentzat, gainera, PIAk funtsezko tresna dira sektorearen ingurumen jasangarritasuna neurtzeko, gure ekosistementzat askoz ere kutsagarriagoak eta kaltegarriagoak diren prozedurak jarraituz egindako beste produktu batzuen aldean.
Besteak beste, Batzorde Teknikoak urteko sustapen-plan bat lantzen jarraituko du, arkitekturarekin lotutako ekitaldi garrantzitsuenetan Egurtek foroaren presentzia indartzeko, Mugak Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienaletik hasita.
Egurtek 2020 Bilbao Exhibition Centrek antolatzen du, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren, Baskegur Euskadiko Egurraren Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntza jaso du.

Baskegurrek lortutako lehenengo PIA sektoriala aurkezten
Baskegurrek lortutako lehenengo PIA sektoriala aurkezten