Baskegurrek zuraren balioa nabarmenduko du EKOBILBOn, eraikuntza deskarbonizatzeko funtsezko lehengai gisa

Oskar Azkarate elkarteko zuzendari nagusiak “BASOTIK ERAIKINETARA: bertako zura eraikuntza deskarbonizatzeko funtsezko lehengai gisa” hitzaldia emango du
Baskegurren hitzaldia
Oskar Azkarate, Baskegurreko zuzendari nagusia, “BASOTIK ERAIKINETARA: bertako zura, eraikuntza deskarbonizatzeko funtsezko lehengaia” izeneko hitzaldia eskainiko du. Ostiralean izango da, hilaren 25ean, 18:00etan.
Azkarateren hitzetan, “eraikuntza-eredu jasangarriago baterantz egiteko trantsizioa ez da soilik birziklatzean edo berrerabiltzean oinarritzen; erabiltzen ditugun materialen jatorria ere birpentsatu behar da. Testuinguru horretan, zura lehengai naturala, berriztagarria eta hurbilekoa da (0 km), karbono-aztarna murrizteko, CO₂a biltegiratzeko eta ekosistemak kontserbatzen laguntzeko gaitasuna duena”.
Ildo horretan, honako hau azpimarratu du: “Karbono intentsiboko materialen aurrean, zurak benetako eta eskuragarri dagoen irtenbidea eskaintzen du eraikuntza arduratsuago baterantz aurrera egiteko. Haren erabilerak eraikinen ingurumen-inpaktua murrizteaz gain, basoen kudeaketa jasangarria sustatzen du, eta eragin positiboa du lurraldean”.
Hitzaldian azalduko da nola den bertako zura bioekonomiaren eredu zabalago baten parte, ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-irizpideak uztartzen dituena. Era berean, eraikuntzarako alternatiba eraginkor gisa duen eginkizuna aztertuko da; gero eta industrializatuago dagoen aukera da, eta sektorearen egungo erronkei erantzuteko prestatuta dago.