Baskegurrek Austriako baso-zuraren balio-katea ezagutu du — Baskegur

Baskegurrek Austriako baso-zuraren balio-katea ezagutu du

Baskegurrek Austriako baso-zuraren balio-katea ezagutu du

Baskegurrek, Oskar Azkarate zuzendari nagusiak ordezkatuta, Austrian izan da, bertako egurrezko baso-balioaren katea bertatik bertara ezagutzen. Carintiako baso-jabeen kooperatibarekin egindako topaketa batean, baso-kudeaketaren antolaketari eta baso-teknikari eta -jabeei prestakuntza espezifikoari dagokienez nola lan egiten duten erakutsi digute.

Topaketan, herrialdeko eskualde honetan osasun arloan izan dituzten arazoez ere hitz egin zen. Arazo horien ondorioz, Austriak izei-masak galdu ditu. Izeia da Austrian lan egiten duten espezie nagusia.

Halaber, bioekonomiaren esparruan lan egiten duten enpresak eta zentro teknologikoak bisitatu ditugu, hondakinetatik abiatuta produktu berriak sortzen dutenek. Erakunde hauek baso baliabideak modu jasangarrian aprobetxatzen dituzte, egurrarekin eta mendiko beste produktu batzuekin balio handiagoa sortuz.

Honelako ekintzen bidez, oso positibotzat eta interesgarritzat jotzen ditugunak, esperientziak trukatzea, basoen eta bioekonomiaren kudeaketan jardunbide egokiak identifikatzea eta Euskadiko baso-zuraren balio-kate osoaren lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatuko duten aliantzak estutzea bilatzen dugu.