Baskegurrek Innovavood Europako egurrezko eragileen partzuergo handienaren batzar nagusian parte hartuko du — Baskegur

Baskegurrek Innovavood Europako egurrezko eragileen partzuergo handienaren batzar nagusian parte hartuko du

Baskegurrek Innovavood Europako egurrezko eragileen partzuergo handienaren batzar nagusian parte hartuko du

Baskegurrek Innovawooden batzar nagusira joango da bazkide gisa. Topaketa maiatzaren 5etik 7ra egingo da, Tulln-en (Austria). Innovawood Europako egurraren sektoreko eragileen kontsortziorik handiena da.

Sare hau 28 herrialdetik gorako 70 kidek osatzen dute, eta Europa osoko ikerketa-erakundeak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta sektoreko erakundeak biltzen ditu. Bere helburu nagusia berrikuntza sustatzea eta digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta egurrean oinarritutako eraikuntza-eredu berrien erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren prestakuntza-estrategiak bultzatzea da.

Baliabideen eraginkortasuna izango da aurtengo gai nagusia. Ikuspegi teknologikoak, sozioekonomikoak eta hornikuntzari lotutakoak jorratuko dira: egurra eraldatzeko teknologia berritzaileak, gutxi aprobetxatutako egur-baliabideen balorizazioa eta karbono-aztarna negatiboa duten egur-produktuak, besteak beste.

Oskar Azkarate, Baskegurreko zuzendari nagusia, Innovawoodek 2024an Pragan egindako batzar nagusian.

Baskegur 2023tik da Innovawood sareko kide. Sare horretan badaude, halaber, garrantzi handiko erakundeak, hala nola TECNALIA (Euskal Herria), AIDIMME, CETEM eta CESEFOR.

Nazioartean, besteak beste, honako erakunde hauek nabarmentzen dira: NTNU – Norwegian University of Science and Technology (Norvegia), University of Eastern Finland (Finlandia) eta TNO – Dutch Organization for Applied Scientific Research (Herbehereak).