EGURRAREN HERRIA/BOSQUE COUNTRY 2026 street marketing kanpaina ibiltaria egiteko lizitazio irekia

EGURRAREN HERRIA/BOSQUE COUNTRY 2026 street marketineko kanpaina ibiltaria diseinatu, ekoitzi eta gauzatzeko zerbitzu integrala kontratatzeko lizitazio-prozedura ireki da, herritarrei baso-kudeaketa iraunkorrarekin eta egurraren erabilera arduratsuarekin lotutako balioak hurbiltzeko.
Kanpaina unitate mugikor ibiltari baten bidez garatuko da. Unitate horrek Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerri zeharkatuko ditu, eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio-jarduerak eta ikastetxeei zuzendutako ekintza espezifikoak uztartuko ditu.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 92.000 eurokoa da (BEZik gabe).
Prozeduraren egutegia
2026/03/16 – Iragarkia argitaratzea
2026/03/26 – Eskaintzak aurkezteko azken eguna
2026/03/27 – Eskaintzak irekitzea eta baloratzea
2026/03/30 – Prozeduraren ebazpena
Pleguaren eskaera
Interesa duten enpresek baldintza tekniko eta administratiboen agiri osoa eskatu ahal izango dute info@pefc.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
Eskaera jaso ondoren, plegua eta eskaintzak behar bezala aurkezteko jarraibideak emango dira.