Baskegurrek PEFC Euskadiren kanpaina hurbildu du Bilbao Basque FESTen bihotzera

Baskegurrek Bilbao Basque FEST ospakizuna dela eta Bilbon egiten duen urteroko komunikazio ekintza, jendetsuena da. 38.000 pertsona inguru igaro dira 2025eko edizioan Euskadiko Egurraren Elkarteak Areatzako karpan jarri duen stand-etik, non antolatzaileek «Gourmet Txokoa» kokatzen dute. Gune gastronomiko horretan hiribilduko bisitari eta herritarrek Euskal Herriko hainbat eremutako tokiko produktuak dastatu ahal izan dituzte eta egurra lehen sektorearen eta km0 ekoizpenaren defentsari lotutako ingurune batean egon da. Aurten, Baskegurrek bere lekua PEFC Euskadirekin partekatu du, bere kanpaina instituzionala jendeari ezagutarazteko. Kanpaina horren helburua gizartea kontzientziatzea gure basoen baso-kudeaketa jasangarria egitearen garrantziaz, PEFC zigilua aitortzea, papera, biomasa, altzariak, bilgarriak eta eraikuntzarako materiala bezalako azken produktuetan da.