BASKEGURREN EGURRAREN ASTEAK 10 URTE BETE DITU SEKTOREAREN ERREALITATEA AGERIAN JARRIZ EUSKADIN

BASKEGURREN EGURRAREN ASTEAK 10 URTE BETE DITU SEKTOREAREN ERREALITATEA AGERIAN JARRIZ EUSKADIN

Baskegurren Egurraren Asteak hamargarren urteurrena ospatzen du eta Euskadiko Egurraren Elkarteak azken urteetan izan den ekintza-programarik handiena antolatu nahi izan du. Jarduera horien helburua baso-egurraren sektorearen errealitatea gizarte osora hurbiltzea, basoen kudeaketa jasangarriari balioa ematea eta egurra material gisa erabiltzea sustatzea (bereziki diseinuan eta arkitekturan) da. Gaur hasi eta urriaren 20ra arte izango da, hiru foru aldundietako hainbat tokitan.

Urtero egiten den jardunaldi honek balio-kate osoko profesionalen sarearen topagune gisa dihardu, eta Baskegurrek tokiko zein nazioarteko hainbat proiektutan egiten duen lana ezagutzera emango du. Halaber, gizartea sentsibilizatzea izango du helburu nagusia, Euskadik sektore hori garatzen jarraitzeak duen garrantziaren berri emateko; sektore horrek aberastasuna eta jasangarritasuna eragiten baititu.

Oskar Azkarate, Baskegurreko zuzendariak, azpimarratzen duen bezala, “Euskal Herriko baso gehienak kudeatzen dituzten jaberik ez balitzake hauek babestuz eta kontserbatuz, basoak bertan behera geratuko lirateke”. Egurrik izan ezean, baliabide natural bat besteak beste, “gizarte osoak klima-aldaketaren aurka borrokatzeko karbonoa finkatzearen, basoen erabilera ludikoaren edo uraren zikloaren kudeaketan egindako  ekarpenaren ondorioz lortutako onura ekosistemikoak galduko lituzke”, baieztatu du Azkaratek. Ildo horretan, Baskegurren Egurraren Astean, familiaren tradizioari eustea eta basoak zaintzen jarraitzea erabaki duten hiru  jaberen historia ezagutaraziko da. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietako bakoitzean kasu bat azalduko da, baso-jabetzak lurraldearen kudeaketarekin duen konpromisoa hobeto ulertzen lagunduko duena.

Sektoreko balio-kateari jarraituz, Baskegurren parte den Basolanak erakunderen kide diren enpresak, mendian beharrezkoak diren zaintza-lanak egiteaz arduratzen dira. Landaketak, bakantzeak eta hazten jarraitzeko itxura hobea duten zuhaitzen hautaketak egiten dituzte eta, era berean, dagokion unea iritsitakoan, zuhaitzen mozketa. Magalhaes Eiras bere historia partekatuko duen enpresetako bat da; Familia-negozioa da eta lanak profesionaltasunez eta segurtasunez egiten direla bermatzen duten makineria modernoa daukate.

Astebete profesionalei zuzenduta: jardunaldi teknikoak, tailerrak eta sariak

Sortu zenetik, Baskegurrek Euskadin antolatutako Egurraren Asteak egurraren (bereziki gure basoetatik datorrena eta gainera, PEFC zigiluan jasotako jasangarritasun-irizpideen arabera kudeatuta dagoena) erabilera sustatzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi izan ditu profesionalak.

Egurraren Astearen X. edizioa bi urtean behin, BECen egiten den Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntzaren Foroarekin bat egiten du, 2024 honetan bezala. Hain zuzen ere, Euskadiko Egurraren Elkartea bere garaian funtsezko eragilea izan zen Egurtek martxan jartzeko, eta geroztik, Europa hegoaldean egurrezko eraikuntzaz eztabaidatzeko gune erreferenteetako bat bezala finkatu da.

Baskegurrek, Egurteken batzorde tekniko aholkulariko kide izateaz gain (hitzaldiak eskaintzen ditu egurrezko arkitekturako eta eraikuntzako erreferente garrantzitsuen programan), jardunaldi teknikoak antolatzen ditu kongresuaren bi egunetan, urriaren 16an (asteazkena) eta 17an (osteguna).

Lau izango dira, goizeko eta arratsaldeko saioetan. Asteazken goizean, gai nagusia “Basoko Bioekonomia jasangarria Euskadin” izango da. Arratsaldean, berriz, “Eman Egurra!!” tailer praktikoa egingo dute EIDE-rekin, Euskal Diseinu Elkartea.

Egurteken bigarren egunean, 17an (osteguna), euskal baso-egurraren sektoreak digitalizazioaren arloan egindako urratsak aztertuko dira. Arratsaldean, profesional ezagunek egurrezko eraikinen akustikan sakonduko dute.

Lanean ari diren profesionalak egurraren erabilera sustatzeko kontzientziatzea, euskal unibertsitateetan biharko ingeniariak izateko prestatzen diren ikasleei zuzendutako ekintzekin osatzen da. Horren harira, 15ean (asteartean) EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin elkarlanean, egurrez egindako master amaierako proiektu onenaren saria emango dute, esparru akademikoan bertan arratsaldeko seietan egingo den ekitaldian bertan.

Euskal basogintza-sektore berritzailea eta martxan dagoena

Egurraren Astea ere Baskegurrek Europa mailan sektorean erreferente diren beste eragile batzuekin batera parte hartzen duen proiektu estrategikoen berri emateko esparru egokia da. Oskar Azkaratek Auli Leskineni, Finlandiako hezkuntza adituari, egingo dion elkarrizketari esker, basogintza eta egurgintza arloko Lanbide Heziketako ikasketak euskal enpresaren beharretara egokitzeko sektoreak egindako lanak aztertuko dituzte.

Prisma proiektua ere aurkeztuko dute: zirkuitu laburreko baso-balio kateak eta mendi lurraldeei lotutako baso-bioekonomia jasangarria bultzatzea du helburu, baita Syntetic ekimena ere, egurraren trazabilitatea sustatzeko menditik azken kontsumitzaileraino.

Baskegurreko teknikariek, basogintzan adituak, ekimen horien landa-jardunaldiak burutuko dituzte. Go Coniferas + ek ere, baso-jabetzarentzat eta industriarentzat erakargarriak diren eta klima-aldaketaren errealitateari aurre eginez haz daitezkeen konifero-espezieak identifikatzeko lan egiten duenak, parte hartuko du.

Era berean, baso-egurraren sektoreko enpresek prebentzioarekiko eta lan-segurtasunarekiko duten konpromisoaren adibide praktikoak emango dira ezagutzera, baita Baskegurrek Osalanekin batera lehen sektorean Euskadi-Preben estrategiaren barruan egiten duen lana ere.

Urriaren 20an, igandean, X. Egurraren Astea doako familia-jarduera batekin amaituko da. Ekintza horri esker, bertaratzen direnak Bilboko Itsasmuseumean egiten diren erriberako arotzeria-lanetara gerturatu ahal izango dute, eta, zehazki, “Nuevo Anchustegui” egurrezko arrantzontziaren birgaitzea ezagutuko dute, museoko kai lehorrean konpontzen ari baitira Baskegurren laguntzari esker.

Egurraren Asteari buruzko informazio guztia, argazkiak eta ekitaldien bideoak, egunero kontsultatu ahal izango da www.baskegur.eus -en webgunean.