PEFC EUSKADIREN KANPAINA-AURKEZPENA

PEFC EUSKADIREN KANPAINA-AURKEZPENA

Ikusi kampaina

Egurraren Herria – Bosque Country

“Egurraren Herria. Bosque Country” lelopean, ekimen honen helburu nagusia basogintzaren babesaren eta mantentzearen alde egiteak duen garrantziaz gizartea kontzientziatzea da, Euskadin etorkizun berde eta jasangarria bermatuko duten produktu biooinarrituak lortzeko asmoz

Guztira sei pertsona, sektoreko lau profesional eta bi herritar, mezuak haien ikuspuntutik zabaltzeaz arduratuko dira

Bilbo, 2024ko urriaren 14an. Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa-Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Hazi Fundazioak, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako hiru Foru Aldundiek eta Euskadiko basogintzaren(egurra) sektoreak bat egin dute komunikazio-kanpaina bat bultzatzeko. Kanpaina horren bidez, gizartea kontzientziatu nahi da gure basoak modu jasangarrian kudeatzeak duen garrantziaz, eta, horrela, baso-ekonomia zirkularra eta petroliotik eratorritako produktuen garapena sustatu nahi dira petrolioarekiko mendekotasuna txikiagotzeko.

Erakundeek, sektoreak eta unibertsitateak PEFC Euskadi eskualde-erakundea sortu zuten duela 20 urte baino gehiago, euskal basoen kudeaketa iraunkorrak irizpide ekonomikoak ez ezik, haien alderdi soziala ere kontuan hartzen zuela ziurtatzeko, lurraldearen eta ingurumenaren egituratzaile gisa.

Euskadi, baso-herrialde bat

“Egurraren Herria. Bosque Country” komunikazio kanpainaren leloa da eta sare sozialetan, irratian eta online hedabideetan zabalduko da nagusiki.

Euskadiko azaleraren %55-a zuhaitzez beteta dago, Europar Batasuneko ratiorik altuenetako bat. Basoen zati handi bat titulartasun pribatukoa da, eta jabeak dira kudeaketaz arduratzen direnak, bai egurra lortzeko, baita kontserbatzeko ere.

Baso-jabeen lanari esker, Euskadiko basogintzaren(egurra) sektore eraldatzaileak enpresa garrantzitsuak ditu, batez ere (% 70 baino gehiago) bertako edo 0km-ko egurra erabiltzen dutenak.

Baso-ustiapena baliabide naturalen eta biodibertsitatearen zaintzarekin bateragarria da, eta 19.000 lanpostu sortzen ditu Euskadin, zuzenekoak eta eraginpekoak.

Kudeatutako basoek suteak saihesten dituzte eta gizarteari ekosistemarako hainbat abantaila ematen dizkiote. Hala nola kutsadura murriztea (karbono-hustubide bikainak baitira), kudeaketa hidraulikoa laguntzea, herrialdeak hobetzea eta aisialdirako eta kirol-jardueretarako guneak berriztatzea.

6 pertsona, 6 istorio, helburu bakarra

Kanpainak lau pertsonaia ditu protagonista, euskal basogintza(egurra) sektorearen balio-katearen ordezkari gisa, eta herritarren bi begirada. Ekonomia berdea sustatzeko euskal estrategian funtsezkoa den sektore baten errealitatea erakusteko sei istorio:

“Hemen etorkizuna hazten ari da”: Maria Jose Zubillaga baso-jabea da, eta familiak belaunaldiz belaunaldi basoak zaintzeko konpromisoa hartu du. Sektorea bizirik mantentzeko funtsezko balio-kate baten abiapuntu diren milaka jaberen irudia da María José.

“Baso kudeatuak, baso seguruagoak”: Iñaki Garmendia basozaina da. Administrazio publikotik egiten duen lanak basoaren kudeaketa ekonomikoa foru araudien arabera egitea, ingurua errespetatzea, biodibertsitatea bermatzea eta sute arriskua murriztea bermatzen du. Foru aldundiek baso-jabetzari emandako laguntzari esker, Euskadik azken 200 urteetako zuhaitz-azalera handiena du gaur egun.

“Zuhaitz 1 moztua, 6 zuhaitz landatuak”: Alexander Olmos Gil baso-langilea da. Bere lana funtsezkoa da basoek ingurumen, gizarte eta ekonomia aberastasuna sor dezaten. Hauek osasuntsu hazteko, bizitza osoan zaindu behar dira. Lursailek kudeaketa-planak dituzte eta plan horiek zehazten dute noiz egin behar diren hainbat jarduera, hala nola bakantzeak (adibidez, soilketak, beste batzuk indartsuago haz daitezen kendu beharreko aleak hautatzea), sastrakak kentzea eta mozketak, industriari tokiko lehengai berriztagarria emateko.

“Bertako egurra erabili, Km0-koa”: Arturo García Arceo Euskadiko egurraren lehen eraldaketako profesionala da. Bertako egurra lantzen du, altzariak, zurgintza, eraikuntzarako egiturak eta abar egiten dituzten enpresak hornitzeko…inguruan aberastasuna sortzen duen eta kanpoko menpekotasun txikiagoa izatea ahalbidetzen duen zikloko beste pieza bat izanda.

“Gure egurrak zure CO2 aztarna murrizten du”: Begoña Herrera herritar arduratsu bat da, klima-aldaketa geldiarazteko aurrerapausoak emateko prest dagoena. Hori dela eta, bertako egurrarekin egindako etxe batean bizitzeko apustua egin du. Hormigoizko 1 m (3) egurrez ordezkatzeak, CO2 emisioak murrizten ditu, hain zuzen ere auto batek 15.000km-tan sortu ahal dituen berberak.

“Basoak zaintzen ditut, haiek ni zaintzen naute”: Basoan zehar ibiltzea gustatzen zaio Garazi Ayo Larrinagari. Natura maitatzen ikasi du familiak mendiarekiko duen zaletasunagatik eta argi dauka handitan lagundu nahi duela hain gustuko dituen paisaia horiek bertan jarrai dezaten. Horregatik, etorkizunean baso-ingeniaria izateko asmoa du, gaur egun gure baso ekosistemak zaintzen eta mantentzen dituzten basogintzaren(egurra) sektoreko langileen lekukoa hartuz.

PEFC Euskadiren webguneak www.pefc.eus kanpainaren eduki guztiak bateratuko ditu. Bigarren fase batean, hedapen ekintzak egingo dira euskadiko hiri nagusietako kaleetan eta ikastetxeetan, Euskadiko basogintza(egurra) sektorearen errealitatea gizarte osora hurbiltzeko.