Karbono aztarna
Baskegur garapen iraunkorrarekin konpromisoa duen erakundea da, eta bere elkartekideen artean ingurumenarekiko praktika jasangarriak sustatzen ditu. Karbono aztarna enpresa, ekitaldi, jarduera edo produktu/zerbitzu baten bizi zikloari lotutako berotegi efektuko gasen (BEG) isuri kopurua deskribatzeko erabiltzen den parametroa da, klima aldaketari egiten dioten ekarpena zehazteko. CO2 tona baliokideetan adierazten da.
Baskegurrek karbono aztarna kalkulatzeko aukera ematen du, modu erraz bezain zorrotzean, produktuak kalkulatu eta ziurtatzeko aukera ematen duen tresna baten bidez (Berotegi Efektuko Gasen ISO/TS 14067:2013 Arauaren arabera). Horrek esan nahi du balio erantsia eman behar zaiela, lehiakortasuna handitzeko eta merkatu berriak irekitzeko. Gaur egun, karbono aztarna Euskal Autonomia Erkidegoko 6 enpresatan dago ezarrita. Baskegurrek pixkanaka sektoreko gainerakoei helarazi nahi die eredu hori.