BASKEGUR-EN MISIO BATERATUA CARREFOUR INTERNATIONAL DU BOIS-EN IZANGO DA ERAKUSKETA-EREMU BERRIAREKIN, EGURRA ETA EUSKAL ENPRESAK BALIOESTEKO
Carrefour International du Bois erreferentziazko azoka da Euskadiko basogintza eta egurgintza sektorearentzat, eta Baskegurrek, beste behin ere, bazkideen misio bateratua burutuko du Nantesko (Frantzia) hitzordu garrantzitsu honetan parte hartzeko.
Erakusketa-eremu berria, egurraren eta euskal enpresen balioa aintzat hartuko duena, Exponantes Le Parc-eko Grand Palais-en kokatuko da. “Madera del País Vasco / Bois Basque Country” markapean, 216 m2ko erakustokian elkartuko dira Baskegur eta bere lau enpresa bazkide.
Ebaki, Etorki, Lana eta Grupo Gámiz
Ebaki, Estatuko zerrategirik handiena, bigarren eraldaketako produktuetan ere espezializatua eta paleten fabrikazioan liderra dena.
Etorki, Mondragon Korporazioko euskal kooperatiba. Pinu-zura zerratzen du, taula eta listoi bihurtzen duena, bai eraikuntzarako, bai paketatzeko edo altzariaren eratorrietarako.
Lana, bere sektorean aitzindari den Mondragon Taldeko kooperatiba, eraikuntzan enkofratzeko produktu eta irtenbide berritzaileak eskaintzen dituena.
Grupo Gámiz, hostozabalen habe laminatuen munduko lehen fabrikatzailea eta CE egitura-marka munduan duen bakarra. Kalitate handiko beste produktu batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola taula eta ohola, profil ijeztuak edo taula lerrokatuak.
40 herrialdetako 600 erakusketari
Bi urtetik behin egiten den azoka hau, egurraren sektoreko profesionalentzat zuzendua, ekitaldi saihestezina da. Aurreko edizioan, 40 herrialdetako 600 erakusketari eta 14.000 bisitari bildu ziren.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren laguntza ekonomikoari esker egin daiteke misio bateratua.