EUSKADI, HERRIALDE GONBIDATUA URRIAREN 10ean SANTIAGON OSPATUKO DEN PIÑEIROS´23 EKITALDIAN

EUSKADI, HERRIALDE GONBIDATUA URRIAREN 10ean SANTIAGON OSPATUKO DEN PIÑEIROS´23 EKITALDIAN

Euskadi eta Galizia bi baso-komunitate dira, basoen kudeaketa iraunkorraren alde egiten dutenak baso-bioekonomia jasangarria garatzeko. Azken urteotan, harremanak sendotu dituzte eta sektorean komunak diren erronketan parte hartzen dute, hala nola baso-osasuna, balio-katearen digitalizazioa eta 4.0 industriaren garapena.

Baskegurrek, euskal basogintzaren eta zurgintzaren sektoreko balio-kate osoaren ordezkari gisa, baso-jabetzatik, baso-lanetatik eta egurraren lehen eta bigarren eraldaketetatik abiatuta, bere lanaren ildo estrategikoak eta bi komunitateen arteko egungo eta etorkizuneko lankidetza-sinergiak zein diren erakutsiko du urriaren 10ean Santiagon.

Euskal ordezkaritzaren buru Federico Saiz, Euskadiko Egurraren Elkarteko presidentea izango da. Bertan izango dira, halaber, Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendari nagusia, industriako eta USSEko (Europa Hegoaldeko Basozainen Batasuna) ordezkariak, bai eta Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioa ere.

Piñeiros ohiko hitzordua da Galiziako basogintzaren eta zuraren sektoreko egutegian, eta Arume Fundazioak antolatzen du. Fundazio honek Galiziako pinudien iraunkortasuna zaintzeko lan egiten du, bai eta berrikuntza sustatzeko ere, pinuaren balio-kate osoaren hobekuntza bultzatzeko funtsezko ardatz gisa. Santiago de Compostelako Kulturaren Hirian egingo den ekitaldian, Galizian zein Euskadin pinudietako egurrarekin egindako eraikuntza-adibideak ezagutu ahal izango dira, besteak beste, Naturklima Fundazioaren eraikina, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendekoa, zur laminatuz eta intsinis pinuaren euskal basoetatik datorren CLTz egina, Euskadin eraldatua eta arkitektura bioklimatikoko Passivhaus zigilua duena.