EUSKADIKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAKO GAZTEEI ZUZENDUTAKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ZUR JASANGARRIAREN BASO-KUDEAKETAREN SENTSIBILIZAZIORAKO IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTU PEDAGOGIKO BAT EGITEKO ZERBITZU BAT KONTRATATZEA
Zamudio, 2023/03/20
BASKEGURek zerbitzu bat kontratatuko du Euskadiko lehen hezkuntzako ikastetxeetako gazteei zuzendutako ikus-entzunezko proiektu pedagogiko bat egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko zur jasangarriaren baso-kudeaketaren inguruan sentsibilizatzeko.
Lan honen kontratazioa Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko (PRTR) funtsek finantzatzen dute; zehazki, 2. Palanka Politikari, 4. Osagaiari eta 3. Erreforma 14. Inbertsioari lotutakoek.
Lan hau Lankidetzako Esparru Orokorraren barruan kokatzen da, zailtasun demografiko bereziak dituzten udalerrietan garatu beharreko bioekonomiako jarduerak finantzatzeko, eta horien garapen ekonomikoa eta soziala sustatzeko, erronka demografikoaren sektoreko konferentziak xedatutakoaren arabera.
Gogoeta horiek direla-eta, proiektu honekin lotutako gastua PRTRn bertan eta HFP/1030/2021 Aginduan xedatutakoaren arabera egin behar da, eta, beraz, lizitazio publiko bidez egingo da.
BASKEGURek gardentasun, publizitate, lehia, konfidentzialtasun, berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioak bermatzen ditu zerbitzu hau kontratatzeko prozedura osoan.
Zerbitzuak emateko eskaera hau zure interesekoa izatea espero dugu. Kasu horretan, eskertuko genizueke zure eskaintza posta elektronikoz info@baskegur.eus helbidera bidaltzea, honako hau adieraziz:
«BASOGINTZAREN KUDEAKETAZ SENTSIBILIZATZEKO IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKTU PEDAGOGIKO BAT EGITEA HELBURU DUEN ZERBITZU BAT KONTRATATZEKO eskaintza».
Proposamenak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 4eko 09: 00ak arte izango da.
Kontratatzeko baldintzen agiria
ERANSKINA | Erantzukizuneko aitorpenaren modua
Sinatua:
Oskar Azkarate Zabalo
Zuzendari Nagusia
Parque Cientifico y Tecnológico de Bizkaia
Kanala Bidea
Edificio 103, 2º planta
48170 Zamudio, Bizkaia.