Sopelako obretan prozesu eta sistema industrializatuak ikertzeko, proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiborako eta proiektua gauzatzeko elkarrizketa lehiakorra
Sopelako Asu sektoreko G partzelan alokairurako babes ofizialeko 33 etxebizitza eta urbanizazioa sustatu nahi dira prozesu eta sistema industrializatuekin. Horretarako, oinarrizko proiektua eta egikaritze-proiektua idatzi behar dira, zuzendaritza eskuduna behar da eta obrak gauzatu behar dira. Horren haritik, Visesa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren sozietate publikoak elkarrizketa lehiakorra argitaratu du.
Elkarrizketa lehiakorraren fasean lizitatzaileek garatutako proposamenak “Gizarte Laguntzako Etxebizitza Industrializatuaren Liburu Zuria” egiteko erabiliko dira.
Parte hartzeko eskaerak 2022ko ekainaren 17ko 10:00ak arte aurkeztu ahalko dira.
2021-2023 aldirako Etxebizitzaren Gida Planaren helburuetako bat industrializazioa sustatzea da. Zehazki, ekintza estrategikotzat hartzen du eraikuntza-prozesuetan industrializazioa bultzatzea eta, horretarako, ikerketa, berrikuntza, prestakuntza eta aplikazio operatiboaren arloetan ekimen zehatzak sustatzea.
Esparru horretan, 2022. urterako Visesaren helburua da alokairurako gizarte-laguntzako etxebizitzetan eraikuntza industrializatuaren ildotik aurrerapausoak ematea. Horretarako, Visesak gaur Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren prozedura hau abiarazten du; batetik, ikerketa-fase bat garatzeko eta, bestetik, elkarlaneko prozedurak hasteko. Lehenengoaren bidez, alokairurako etxebizitza babestuak sustatzean sor daitezkeen beharrei erantzuteko sistema industrializatuak aztertu nahi dira. Bigarrenaren helburua da bizitegi-sustapenaren prozesu osoan esku hartzen duten eragileek parte hartzea.
Informazio gehiago : www.visesa.euskadi.eus/perfil-contratante