Produktuen Ingurumen Adierazpenak / PIA
Enpresa liderrak aplikatzen ari diren tresna da, batez ere eraikuntzaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetan. Enpresaren jarduerarekin lotutako ingurumen inpaktu guztiak kalkulatzen ditu, haren “aztarna ekologikoa” neurtu ahal izateko. Oso tresna erabilgarria da produktua esportatzeko garaian, eraikinen jasangarritasun eskemetan (Leed) ondo baloratua, eta bereziki B2B negozioetara zuzendua. Baskegur IHOBErekin batera ari da lanean, ziurtatutako enpresen kopuruari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren eraldaketako enpresak estatu mailan erreferente izan daitezen.
Baskegur Lehen Eraldaketako Sektoreko PIA bat txertatzeko lanean ari da, taula zerraz ebakiak egiteak ingurumenean duen eragina ezagutzeko. Azterketa hori egiteko, “Basque Ecodesign HUB” deialdiko beka programa daukagu eskura.