Azken berriak

  • egurtek

Zabalik jada EGURTEK 2018 Sarietan parte hartzeko epea

 

Lau dira aurtengo edizioko kategoriak: eraikuntza, interiorismoa, produktuaren diseinua eta argitaratzea. Horrez gain, bertoko egurraren sustapenari aintzatespen berezia egingo zaio.

Baskegur-ek, egurrezko eraikuntzan erreferente den EGURTEK-en batzorde antolatzaileko kide da.

Informazio gehiagorako
www.egurtek.com

  • berdeago

Baskegur-ek, iraunkortasunaren aldeko bere apustua ezagutaraziko du Berdeagon

Berdeago Energy urtarrilaren 19tik 21era bitartean ospatuko da Durangoko Landako Gunean
Baskegur-ek, egurraren ziklo iraunkorra eta baso-baliabideen kudeaketa arduratsua erakutsiko duten bi stand izango ditu
Bilbon, 2018ko urtarrilaren 17an. Euskadiko basogintza-egurgintza sektoreak, gure baso-baliabideen kudeaketa iraunkorraren […]

  • Baskegur en Ficoba

Baskegur eguberrietan murgildu da, Ficoban izei natural handi bat jarrita

BASKEGUR-ek Irungo FICOBA erakustazokako kanpoaldean izei natural handi bat jarrita ospatu nahi izan ditu eguberriak herritarrekin. Arbolak 25 metro baino gehiago zituen berez, baina 12 metrora egokitu da, garraiatzeko eta jartzeko.
Picea abies espeziea da Eguberrietako […]

  • summit

Baskegur Summit Helsinkin Bioekonomiaren aldeko Europako Hitzordutan

2017ko abenduaren 14a. Abenduaren 14an eta 15ean Bioekonomiako Inbertsioen Foroa egingo da Helsinkin, eta Eusko Jaurlaritzako, Baskegurreko (Euskadiko Egurraren Elkartea), NEIKER-Tecnaliako eta USSE Europaren Hegoaldeko Basoginen Elkarteko ordezkariek hartuko dute parte foro horretan. Hitzordua Finlandiako […]

  • sensibili

Baso-Feria Gordexolan – Dibulgazioa eta ezagutza.

Egurraren Astea sortu zenetik, sentsibilizazio ekintzek garrantzi handia izan dute egitarauan. Urriak 23, astelehena, “Basoa eta egurraz jolasean ikasi” lelopean, Baskegur-eko profesionalak, Gasteizko “Nuestra Señora de las Mercedes” ikastetxeko umeekin batera, Barazarrerako bisita gidatu batean […]

Baskegur, Euskadiko baso- eta zur-sektorea ordezkatzen duen elkarte profesionala, gure sektorearen eta hartan jarduten duten industrien borondatezko topaketa-organoa eta aholku-zentroa da.

BASKEGURek sektoreko balio-kate osoa hartzen du barne; besteak beste, baso-jabetza, baso-zerbitzuen enpresak, errematatzaileak, lehen eraldaketako enpresak (zerrak eta bilgarriak), orearen eta paperaren industria, eta bigarren eraldaketako enpresak (altzariak, egiturak, arotzeria, etab.). Eta horiez gain, katearen amaieran, bioenergia-enpresak ere bai.

EUSKADIKO BASO ETA ZUR SEKTOREA

GURE MENDIAK

Euskadin, basoak nagusi dira. Gaur egun, zuhaitzek Euskadiko lurraldearen %55 betetzen dute; 396.700 hektarea, guztira. Alegia, Europako baso-azalerarik handienetako bat dugu.

Baina basoen egoera ez da hain ona izan beti; izan ere, kalkuluen arabera, duela ehun urte, Euskadiko baso-azalera gaur egungoaren erdia baino txikiagoa zen. Egungo datuak gure basoen jabe publiko eta pribatuen lanari eta inbertsioari esker lortu dira. Askotariko dokumentu grafikoetan ikus dezakegu bilakaera hori.
Foto: Nueva Europa

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundiaren ortofotoenz/a> konparazioa (1954koa eta 2014koa)

Euskadin, intsinis pinua edo pinus radiata da espezierik zabalduena (batik bat, isurialde kantauriarrean), eta ondoren, pagoa.
Euskadiko mendien %58,6 jabetza partikularrekoa da; 20.000 familiak baino gehiagok kudeatzen dituzte. Bizkaian eta Gipuzkoan, portzentaje hori %80 da, eta Araban, berriz, baso-azaleraren %23 da jabe partikularrena.

Beraz, baso-azalera handitu egin da, eta horren ondorioz, egur-kantitatea nabarmen handitu da, gehienbat, isurialde kantauriarrean. Alegia, basoak baliabide garrantzitsua dira baso-jabeentzat, eta horri esker, baserrian eta euskal landa-herrietan sortutako errentak osatu dituzte zenbait belaunalditan. Gure mendietan egindako baso-inbentarioek erakusten dute gure mendietako egur-bolumena bikoiztu egin dela azken 40 urteetan, bai ekoizpenerako erabili ohi diren espezieetan, bai bertako baso hostozabaletan.

IFN1: 1972ko Baso Inbentario Nazionala;    IFN2: 1986ko Baso Inbentario Nazionala;    IFN3: 2005eko Baso Inbentario Nazionala;   IFN4: 2011ko Baso Inbentario Nazionala.

Gaur egun, intsinis pinua eta eukaliptoa dira gehien aprobetxatzen diren espezieak (mozteen %80 eta %13, hurrenez hurren). Ekoizpen-ahalmenarekin batera, zur hori balioesten duen industriak ere hazkunde handia izan du.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako basogintza-elkarteak Baskegurreko bazkideak dira, eta Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundean koordinatuta, Euskadiko baso-jabeak biltzen eta ordezkatzen dituzte. www.basoa.org
 

EGURRAREN APROBETXAMENDUA

Baso-kudeaketan lortutako produktuak balioztatzeko, beharrezkoa da zuhaitzak moztea eta egurra prozesatzea eta dagokien industrietara garraiatzea. Lan horiek guztiak egurraren edota biomasaren aprobetxamendu-lanak dira.

Horretan espezializatutako eta Euskadiko mendietako ustiapen-baldintzetara egokitutako enpresek egiten dituzte egurra aprobetxatzeko lan horiek. Hona hemen baldintza horietako batzuk: lurraren malda handiak, jabetzen eta aprobetxamendu-sorten batez besteko tamaina txikia, bide-azpiegiturak eta meteorologia.Gainera, enpresa horiek produktuak sailkatzeko lan garrantzitsuaz arduratzen dira. Hauek dira produktuak jasotzen dituzten industriak: altzariak egiteko zerra-industria, arotzeria, eraikuntza, bilgarriak eta paletak, orearen eta paperaren industria, bioenergia, etab. Aprobetxamendu hori partikularren mendietan nahiz udalen eta aldundien mendietan egin daiteke; normalean, azken horiei dagokienez, enkante publikoen bidez.

Aprobetxamendu-enpresa horietatik egurra erosten eta saltzen dutenak enpresa errematatzaileak dira. Euskadin, enpresa horien elkartea AREFOR da.

Aprobetxamendu-enpresa horietatik egurra erosten eta saltzen ez dutenak basogintza-laneko enpresak dira. Euskadin, enpresa horien elkartea BASOLANAK ELKARTEA da.

EGURRAREN ZERRAKETA

Zerraketa-industriari esker, hainbat produktu egiteko beharrezkoak diren oholak, oholtzarrak eta taulak lortzen dira; adibidez, altzariak, zurgintza-produktuak, eraikuntzarako elementuak, bilgarriak, paletak, habe trinkoak edo ijeztuak eta kofratzeko taulak egiteko.

Euskadiko zerraketa-industria oso dibertsifikatuta dago tamainari zein produktuei dagokienez, eta enpresak SECOMA eta SOGESA elkarteen bidez daude antolatuta.

PALETAK ETA BILGARRIAK EGITEA

Egurraren erabilerarik garrantzitsuenetako bat dira paletak eta bilgarriak. Oso material eraginkorra eta moldakorra izateaz gain, iraunkortasun-maila handia ematen dio salgaien garraioari mundu osoan.

Euskadin, zur-sektoreko enpresa askok egiten dituzte produktu horiek. Haien elkarte nagusia AFEI da.

ALTZARIGINTZA ETA AROTZERIA

Egurra da gure historiako eta gaur egungo materialik erabiliena, altzariak eta zurgintza-produktuak egiteko. Egunero erabiltzen ditugun elementuak ematen dizkigute bi industria horiek. Erabilera askoko produktuak dira, nortasunekoak, arinak, sendoak, denboraz kanpokoak, ikusmenerako eta ukimenerako atseginak.

Horretarako erabiltzen da gure mendietan kalitaterik handiena duen egurra. Produktu horiek egiten dituzten enpresak zenbait elkartetan biltzen dira: EGURLANDUA, AROTZGI, ACEVI eta SEAko Egurraren eta Altzarien Sektorea.

ERAIKUNTZA ETA ERAIKIN ETA EKIPAMENDUETARAKO ELEMENTUAK

Herrialde askotan, egurra da etxeak eta ekipamenduak egiteko materialik erabiliena. Hemen ere, materialik erabiliena izan zen behinola, eta etorkizunean, habitataren, dekorazioaren eta eraikuntzaren elementu nagusietako bat izango da.

Egurra eraikinen egituran bertan erabil daiteke (CLT panelak, habeak, egitura arinak…), bai eta, besteak beste, fatxada, leiho eta zoruetan ere.

Euskadin, garapen teknologiko handiko enpresak daude eraikuntzarako eta eraikin eta ekipamenduetarako elementuak egiteko.

OREGINTZA ETA PAPERGINTZA

Egur-zuntza paper eta kartoi mota oro egiteko oinarria da; hau da, egunero erabiltzen ditugun produktuak egiteko erabiltzen da, hala nola, liburuak, egunkariak, komuneko eta osasungintzako papera, kaxak eta zakuak.

Papera eta kartoia egiteko, bi lehengai mota erabiltzen dira: zelulosa birjina eta zuntz birziklatua.

Zelulosa birjina, gure mendietan lortzen dena, honako hauek egiteko erabiltzen da: inprimatzeko eta idazteko paperak, bilgarriak, uhin-kartoia, komuneko eta osasungintzako papera, eta zenbait paper berezi.

Euskadin, hiru paper-fabrika garrantzitsu daude: Smurfit Kappa Nervión, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga eta Zubialde.

BASO BIONERGIAREN SORKUNTZA

Egurra energia-iturri handia da, gizadiaren historian etxeak eta eraikinak berotzeko zein janaria prestatzeko erabili izan dena.

Egurraren energia horren erabilera nabarmen teknifikatu da; Euskadin, Biotermiak, Ebepellet eta beste enpresa batzuek egur-ezpalen edo pelletaren bidez egiten dute, batik bat.

Egurraren energia erabiltzeko, bi aukera daude: erregaiaz (ezpalak edo pelletak) hornitzea eta energia-zerbitzuen enpresa bat kontratatzea.