Zuraren iraunkortasunaren ziurtapenak eta analisia

Zurak ezaugarri apartak ditu iraunkortasunari dagokionez. Ezaugarri horiek kuantifikatzeko, askotariko metodologiak daude. Batzuk oso espezifikoak dira; adibidez, karbono-aztarnaren (KA) neurketak gizabanako, erakunde, zerbitzu edo produktu batek zuzenean edo zeharka isuritako berotegi-efektuko gasak (BEG) neurtzen ditu. Beste batzuk, ordea, osoagoak dira; esate baterako, Bizi Zikloaren Analisiak (BZA), karbono-aztarnaz gain, ingurumen-parametro gehiago neurtzen ditu.
BZAren neurketa horien berme espezifikoa ematen duten zenbait ziurtagiri daude; merkatuko tresnak dira, produktuen ingurumen-onarpenaren berri emateko. Nazioartean onarpen-mailarik handiena hartzen ari den ziurtagiria EPD ziurtagiria (Environmental Product Declaration) da.
Halaber, Baskegurrek hainbat ekimeni laguntzen die, gure enpresetan BZAk eta haren ziurtagiriak ezartzeko, eta gizarteari eta zenbait produkturen preskiptoreei berme horiek daudela jakinarazteko, beren jardueren ingurumen-aztarna neurtu eta, hura txikitze aldera, erosketa-aukera onak egin ditzaten.