ZER ESKAINTZEN DUGU?

Elkartearen helburuak betetzeko beharrezko jarduerak egiteaz gain, Baskegurrek elkarlanari, aholkularitzari, kontsultari eta orientazioari lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, basoen eta Euskadiko egurraren industrien kudeaketa hobetzeko, besteak beste.

Horrenbestez, jarduera hauetan laguntzen dugu:

  • Basogintza hobetzen, eta neurketak eta inbentarioak egiteko teknologiak ezartzen, baso-osasungintzan, hobekuntza genetikoan, naturagune babestuen ezarpenarekin eta hirigintza-plangintzarekin bateratzen eta abar.
  • Mendietan baso-ziurtagiria ezartzen, BASALDE eta PEFC Euskadi elkarteen laguntzarekin.
  • Zaintza-katea ezartzen, batez ere talde-mailan berrogeita hamar baso-enpresatan baino gehiagotan zaintza-katearen ziurtagiria ezartzen, Baskegurren Multisitearen bidez.
  • Egurraren enpresen lehiakortasuna hobetzeko araudiak eta ziurtagiriak aplikatzen: CE markaketa, NIMF 15 eta abar.
  • Baso-/egur-kateko esparru guztietan prestakuntza ematen.
  • Sektoreko enpresetan laneko arriskuen prebentzioaren ezarpena hobetzen.
  • Iraunkortasun-ziurtagiriak ezartzen, bai baso-kudeaketari dagokionez, bai zenbait produktu egiteko egurra erabiltzeari dagokionez.
  • Gure enpresek egindako produktuak sustatzen eta enpresak nazioarteratzen.
  • Tokiko egurraren erabilera eta ezaguera sustatzen