image_gallery 2Sektoreko profesionalei zuzendutako hiru jardunaldi teknikoak dira Egurraren III Asteko egitaraua osatzen dituztenak. Urriak 25, asteazkena, “Egurra eta eraikuntza ingeniaritza” Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoak garatuko den jardunaldiko protagonistak izango dira. Jardunaldi honen testuinguruan, Baskegur-ekin lankidetzan egindako Eraikuntzaren Ingeniaritzako Master Bukaerako lehiaketan irabazle suertatutako egurrez egindako proiektuen sari emate ekitaldia gauzatuko da.

Urriak 26, osteguna, hitzordua, UPV-EHU-k Bilbon duen Bizkaia Aretoan izango da eta bertan, profesionalei zuzendutako eta batez ere Baso- Osasunari dedikatutako jardunaldia egingo da. Neiker eta Baskegur-en antolakuntzapean, maila internazionaleko txostengileek, basoek pairatzen dituzten gaitz nagusien kontroletan emandako aurrerapausoak aztertuko dituzte, baita munduko leku desberdinetako kasu praktikoak ezagutzera eman ere. Rodrigo Ahumada Nunez eta  Stephen Woodward-ek, hurrenez- hurren, Txilen eta Erresuma Batuan, baso-gaixotasunen kontrolean izandako euren esperientziak hurbilduko dizkigute.   

“Baso lanetan lan arriskuen prebentzioen hobetzea” jardunaldi teknikoetako hirugarrena izango da, urriaren 27an, ostirala, eta basoan bertan burutuko da, Osalan-ekin lankidetzan. Segurtasunaren eta Lan- Osasunaren Euskal Institutuak, Baskegur-ekin batera indarrean mantentzen du, sektoreko enpresak, ezbehar-kopuruak murrizteko jardunbide egokiez sentsibilizatzeko eta doitzeko hitzarmena.

Egurraren III Astea, gizarte eta instituzioetako eragileei, sektorearen egoera eta Baskegur-eko kide diren enpresek betetzen duten lana ezagutzera emateko aukera paregabea da ere bai. Urriak 23, astelehena, Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro González-ek bere herrialdean errotutako egurgintzarekin erlazionatutako bina enpresa bisitatuko ditu: Etorki eta Maderas de LLodio.