Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak banden gaixotasunak eragindako gaitza airez oxido kuprosoarekin tratatzeko aparteko erabilera ez baimentzea erabaki duela.

Euskal instituzioen eskaerari erantzunez, atea irekita uzten du bere posizioa berriro aztertzeko, bere eraginkortasuna bermatzen duten azterketa teknikoak eta ingurune naturalarekiko eraginkortasun urria erakusten badira.

MAPAMAren erabakia golpe gogorra da eta, argi dago, ez da sektore gisa jaso nahi ganuena. Hala ere, ikerketa lerro desberdinetan lanean murgilduta gabiltza neurri alternatiboak topatuz gaixotasun honi aurre egiteko, lur bidezko erabileran adibidez.

Administrazio, Aldundi eta Eusko Jaurlaritza eta bere erakunde autonomoekin batera, airez bidezko oxido kuproso tratamenduaren onarpena lortzeko beharrezko proba teknikoak egiten jarraituko dugu, irtenbide eraginkorrena eta gutxiengo ingurumen inpaktua duela ulertzen dugulako

Baskegurretik, eta elkartearen partaide den baso elkarteekin batera, jabeen beharrak eta erantzunak aztertuko ditugu, aholkuak emateko eta etorkizunera begira konponbide egokienak bilatzeko. Eusko Jaurlaritzak, Foru aldundiek eta Baskegurrek sinatutako eta  komunikabideei bidaliko zaien prentsa-oharra atxikitzen dizuegu.