PEFC baso-ziurtagiria

PEFC (Programme for the Endorsement of Forest Certification – Baso Ziurtagirien Sistemak aintzatesteko programa) gobernuz kanpoko erakundea da, independentea, irabazi-asmorik gabekoa eta mundu-mailakoa. Basoen kudeaketa iraunkorra sustatzen du, haien oreka soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa lortzeko.

PEFC ziurtagiriak nazioartean hitzartutako arau batzuk aplikatzeko esparrua sortzen du; horren ondorioz, arau horiek ziurtagiri-sistema nazional guztiei aplikatzen zaizkie, baita baso-kudeatzaileei eta baso‑produktuak eraldatzen dituzten enpresei ere.

www.pefc.org

PEFC Euskadi elkarteak, irabazi-asmorik gabekoak, PEFC sistema sustatzen eta zabaltzen du Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrez gain, Euskadin baso‑kudeaketa iraunkorra bultzatzeko interesa duten erakundeek Elkartean parte hartzea sustatzen du. Gainera, PEFC marka administratzen eta kudeatzen du Euskadin.

Euskadin, mendi-mailan, Eskualde Sistemak ezarri du PEFC baso-ziurtagiria, Basalde elkartearen bidez. Enpresetan, zaintza-katea talde-mailan (Baskegurren Multisitean) nahiz banaka (gainerako enpresetan) egin da.

www.pefceuskadi.org

Euskadiko mendien PEFC ziurtagiria: Basalde

basalde_logo

Euskadiko mendien jabe publikoen eta pribatuen ordezkariek osatutako elkartea da Basalde. Euskadiko baso-jabeen hiru elkarteekin lankidetzan ematen ditu bere zerbitzuak, eta PEFC baso-kudeaketa

Basalde pefc-logo eus

iraunkorraren zigilua lortu nahi duten jabeen atxikipenak kudeatzen ditu; mendien jabeek, ziurtagiri hori lortzeko, ziurtagiria ematen duen erakundearen auditoria egin behar dute.

Euskadin 2004an ezarri zenetik, mila baso-jabek baino gehiagok lortu dute ziurtagiria. Jabe horiek 80.000 Ha inguru kudeatzen dituzte.

Baskegurrek kudeatzen ditu bai PEFC Euskadi bai BASALDE.

Informazio gehiago: http://www.pefceuskadi.org/es/basalde.html

PEFC Zaintza Katearen ziurtagiria Euskadin

Enpresek zaintza-katearen ziurtagiria ezar dezakete, bai beren borondatez, bai enpresaren tamaina dela eta beharrezkoa delako. Azken kasu horretan, enpresak zaintza-katea ezartzeko beharrezko lan guztiak egin behar ditu, PEFCren baldintzen arabera. Gainera, PEFCk baimendutako enpresa batek zaintza-katearen ikuskapena egingo du.

Baskegurrek zaintza-katea ziurtatzeko aukera ematen die Euskadin jarduten duten eta tamainagatik talde-ziurtapena egin dezaketen enpresei. Horrenbestez, enpresa horiek beren zaintza-katearen ziurtagiria lor dezakete, Baskegurrek kudeatzen duen taldearen bitartez. Hau da, sinpleagoa eta errazagoa da ziurtagiria kudeatzea.

Enpresa guztien PEFC ziurtapenaren egoera kontsulta daiteke, PEFC erakundearen webguneko bilatzailean, edo PEFC Espainiaren webgunean, Espainiako Estatuan ziurtagiria lortu duten enpresak bilatzeko.

Política-de-CdC-del-Multisite

BASKEGURREN ZAINTZA KATEAREN MULTISITEA

Baskegurrek, Multisite modalitatearen bidez, baso- eta zur-sektoreko enpresa txikiak eta ertainak antolatzen ditu, Baso Produktuen Zaintza Katea PEFCren baldintzen arabera ezartzeko. Horretarako, PEFCren eskakizunak (irizpideak aintzat hartzea, barne-ikuskapenak egitea, ezarpenari buruzko aholkuak onartzea, etab.) bete daitezen eskatzen du. Zura erabiltzen duten prozesu guztiak hartzen ditu barne, mendietan mozten denetik azken produktua egiten den arte.

Baskegurren Multisitearen azken berritze-ziurtapenean, 20167ko apirilaren 25ean, 54 enpresaren zaintza‑katearen ziurtagiriak sartu ziren.

BASKEGURREN MULTISITEAREN ZIURTAGIRI EGUNERATUA PEFC 14 38 00001 

2017 urtean zehar beste bi ziurtapen lortu dira non 4 enpresa barneratuta dauden