Baskegur-ek eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak OSALANek  hitzarmena sinatu dugu elkarrekin sektoreko laneko arriskuen prebentzioa hobetzeko ekimenak bultzatzeko helburuarekin.

Prebentzioaren ikuspuntutik, basogintzako lanak berezko arrisku faktoreak ditu, hala nola, makineriaren erabilera, lan leku aldakorra eta sarritan malkartsua, eguraldia eta laneren ergonomia, zeinak eragina duten ez-behar kopuruan.

Horrela, lehen sektoreko eta bereziki basogintzako lan istripu datuak aintzat hartuta, erakunde publiko eta pribatuen arteko elkar-lana estutzeko eta akordioan jasotzen diren ekimenak bultzatzeko beharra babesten dute, zeinak ondorengo helburua duten:
-. Ez-behar kopurua gutxitzea basogintza eta zuraren sektorean.
-. Sektoreko beharginen lan ohiturak hobetzea, materiala, ekipoak eta teknologia egoki erabiltzeko.
-. Sektorearen azpisektoreetan prebentzio kultura ezartzea.
-. Sektorean lan-ingurune seguru eta osasuntsuak garatu eta bultzatzea.

Bestalde, eta basogintzako sektoreko prebentzio egoera hobetzeko asmo sendoarekin, OSALAN inguruko erkidegoetako erakundeekin lankidetza arloak aztertzen hasi da, hala nola, Nafarroako Lan Osasun Erakundearekin edota Cano Taldea osatzen duten kantauriak erlaitzeko Laneko Segurtasun eta Osasun Erakundeekin.

Ekimen hauek guztiak 2015-2020 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategian jasota datoz, bertan, lehen sektorean eta azpisektoreetan –elikadura, nekazaritza, abeltzantza, basogintza eta arrantza- prebentzioaren kudeaketaren integrazioa hobetzeko lan lerroa zehazki jasotzen da.