NIMF 15

Nazioarteko merkataritzan erabiltzen diren egurrezko bilgarriek Neurri Fitosanitarioen Nazioarteko Araua (NIMF 15) bete behar dute, FAOren akordioari jarraituz.

Arau horrek hau du helburu: bilgarriak egiteko erabiltzen den egurra organismo kaltegarriak sartzeko eta hedatzeko bide bat izan dadin galaraztea.

Inportazioen kasuan, Europar Batasuneko herrialde guztietan bete behar da, Batasunaren barruko eragiketetan izan ezik.

Esportazioei dagokienez, hauek dira eskatzen edo gomendatzen duten herrialdeak: Europan (Bielorrusia, Bulgaria, Errusia, Norvegia, Portugal, Suitza eta Ukraina), Amerikan (Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Dominikar Errepublika, Ekuador, Estatu Batuak, Guatemala, Guyana, Honduras, Kanada, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Nikaragua, Paraguay, Peru eta Txile), Asian (Filipinak, Hego Korea, Hong Kong, India, Indonesia, Japonia, Malasia, Sri Lanka, Taiwan eta Txina), Afrikan (Egipto, Hegoafrika, Nigeria, Seychelleak, Siria), Ekialde Ertaina (Israel, Jordania, Libano, Oman, Turkia) eta Ozeanian (Australia eta Zeelanda Berria).

Arau horretan, hauek sartzen dira: zama-egurrak, eta 6 mm-tik gorako lodierako egurrezko ontzi, bilgarri eta paletak. Egur teknikoz soilik egindako produktuak (taula kontratxapatuak, taula aglomeratuak, zuntzezko taulak eta abar) salbuetsita daude, baita fabrikazioan tratamendu termikoaren (HT) antzeko prozesuak izan dituzten materialez egindakoak ere.

nimf 15

MARKAKETA ETA HAREN ESANAHIA

Zurezko bilgarriaren materialak onartutako tratamendua izan duela ziurtatzeko marka nagusia hornitzaileak edo baimendutako hirugarren batek baino ezin ditu ezarri. Marka hori tratatutako produktuaren kontrako bi aldeetan egongo da, eta elementu hauek soilik izan beharko ditu, gorria edo laranja ez den kolore batean:
  • IPPC: International Plant Protection Convention delakoaren ikurra.
  • ES: Espainiako ISO kodea.
  • CP: Probintziako kodea.
  • YY: HT (“Heat Treatment”) tratamenduaren edo MB (Metilo Bromuroa) tratamenduaren kodea.

TRATAMENDU TERMIKOA

NIMF 15 markak esan nahi du produktuari tratamendu termikoa (HT) edo antzeko prozesuren bat egin zaiola.

Zurari edo bilgarriari denbora- eta tenperatura-programa espezifiko bat egin behar zaie; hain zuzen, 56 ºC-ko tenperatura minimoa izan behar du 30 minutuan, etengabe, zuraren ertz osoan (baita erdialdean ere).