NEKAPREBEN PLANA

Nekapreben planak helburu hau du: nekazaritza- eta basogintza-sektorean lan‑baldintzak hobetzen eta istripuak eta gaixotasun profesionalak ezabatzen laguntzea. Horretarako, prebentzioaren printzipioa barneratzen duten lan‑sistemak aplikatzen ditu. EAEko nekazaritza- eta basogintza-sektorean Laneko Arriskuak Prebenitzeko Plan Integrala, Nekapreben, Eusko Jaurlaritzaren eta Osalanen (Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Institutua) arteko estrategia da.Plan horretan, hainbat erakundek hartu dute parte, hala nola, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Halaber, honako hauek ere parte hartu dute: Lurgintza Koop.; Abelur Koop.; Sergal Koop. Elk.; AGA Koop. Elk.; Lorra Koop. Elk.; IMK, Itsasmendikoi, Prestakuntza, Gizarteratzea, eta Landa eta Itsasertz Garapena; Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa; Euskadiko Zur Mahaia; UAGA, Arabako Nekazarien eta Abeltzainen Elkartea; ENBA, Euskal Nekazarien Batasuna; EHNE, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna; ONDOAN, Auditoria eta Prestakuntza Lan Arriskuen Prebentziorako arloan; AZTI Tecnalia Zentro Teknologikoa.

Baso- eta zur-sektoreak Nekapreben planean elkarlanean jardutearen ondorioz, BASO ERREMATATZAILEEN sektoreko Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Gida eta PREBENTZIO AHOLKUAK sortu dira.

BASO ERREMATATZAILEEN sektorean Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Gida

BASO ERREMATATZAILEEN sektoreko prebentzio-aholkuak

Informazio gehiago: www.nekapreben.com