Naturagune Babestuak eta hirigintza-plangintza

Euskadin, Naturagune Babestuak (parke naturalak, biosfera-erreserbak, Natura 2000 guneak…) jabetza publikoko zein pribatuko basoetan ezarri dira bereziki.

Naturagune Babestuak ezartzerakoan, hauek dira printzipio nagusiak: kontserbazio-eskakizunak eta nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso-jarduerak eta landa-garapena bateragarriak izatea, ingurune sozialaren eta ekonomikoaren garapen iraunkorrari eustea, eta ingurune horietako biztanleen bizitza-kalitatea hobetzea.

Baso-kudeaketa iraunkorraren bidez, habitat naturalek eta fauna- eta flora-espezie basatien populazioek beren horretan jarraitzea bermatzen da. Gainera, duela zenbait hamarkada bertako espezieak babesteko ezarritako neurriei esker, espezie horien azalera gero eta handiagoa da, baso-inbentarioek egiaztatzen dutenez.

Bestalde, hirigintza-antolamenduko zenbait tresnak lurraldearen erabilerari buruzko ikuspegi oso hiritarrak proposatzen dituzte, eta horrek baso-jarduerak eraginkortasunez garatzea eragotz dezake.

Baskegurren, baso-kudeaketa iraunkorra Naturagune Babestuen ezarpen progresiboarekin eta hirigintza-plangintzekin bat etor daitekeela defendatzen dugu.

Kontserbazio bereziko eremuen (N2000) izapide-egoerari eta dokumentuei buruzko informazioa: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/informazioa/kontserbazio-bereziko-eremuen-izapidetza-eta-dokumentuak/r49-ipnatura/eu/