Pribatutasun-politika

Elkarte honen pribatutasun-politika irakurri, ulertu eta onartu dut.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu www.baskegur.eus webgunearen bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko ditugula eta Baskegur elkartearen titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla (elkartearen helbidea hau da: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Kanala Bidea 103, 48170 Zamudio, Bizkaia). Fitxategi hori behar bezala erregistratu da Datuak Babesteko Agentzian (www.agpd.es). Zure datu pertsonalak zalantzak argitzeko edo egindako kontsultei erantzuteko baino ez dira erabiliko. Baskegur elkarteak zuk emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu.

Erabiltzaile gisa, edozein unetan eska dezakezu emandako datuak atzitzea, zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea. Zure datuak lagatzeko baimena ere atzera bota dezakezu; horretarako, idatzizko eskaera egin behar duzu, helbide honetan: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Kanala Bidea 103, 2. solairua, 48170, Zamudio, Bizkaia. info@baskegur.eus helbidean mezu elektroniko bidez ere eska dezakezu.

Baskegur elkarteak ez die hirugarrenei salduko, alokatuko edo emango bere bezero, hornitzaile edo erabiltzaileen informaziorik edo datu pertsonalik.

Erabiltzaileak adierazten du Baskegur elkarteari emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta datu horiek aldatuz gero, aldaketen berri emateko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak formularioetan datu faltsuak, zehaztugabeak, osatugabeak edo eguneratu gabeak idazten baditu, haren ardurakoak izango dira horrek Baskegur elkarteari edo hirugarrenei sortzen dizkien zuzeneko edo zeharkako kalte-galera guztiak.

Baskegur elkarteak beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea edo erabiltzea galarazteko, unean‑unean teknologiaren egoera kontuan hartuta. Dena den, erabiltzaileak kontuan izan behar du Interneteko segurtasun‑neurriak ez direla menderaezinak.

Webgunean dauden formularioak betez, erabiltzaileak berariazko baimena ematen du bere datu pertsonalak Baskegur elkartearen fitxategi automatizatuan sartzeko.

Baskegur elkarteak jakinarazten dizu gure webgunea atzitzeko eta erabiltzeko beharrezkoa dela erabilera‑baldintza hauek onartzea. Hortaz, baldintzok irakurtzea gomendatzen dizugu, webgunea atzitzeak eta erabiltzeak haiek onartzea baitakar berekin.

Erabiltzaileak adierazten du legearen, lege-ohar honen, jakinarazitako araudien eta jarraibideen, moralaren, eskuarki onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren arabera erabiliko duela webgunea.

Elkartea www.baskegur.eus domeinu-izenaren eta domeinu horren bidez atzitzen diren webguneen jabea da.

Gure webguneak ez du bermerik ematen, ez berariazkorik, ez inpliziturik. Baskegur elkarteak ezin du bermatu bere webgunea une orotan erabilgarri egongo dela. Halaber, webgunea erabiltzeak zuzeneko edo zeharkako kalte-galerarik (sistema informatikoei sortutako kalteak barne hartuta) eragiten badie erabiltzaileari edo hirugarrenei, elkartea ez da kalte‑galera horien erantzulea izango, eta ez du bermatzen birusik edo beste elementu kaltegarririk ez dagoenik.

Jabetza intelektuala eta industriala

Baskegur elkartearen webguneko eduki guztiak –argazkiak, irudiak, marrazkiak, testuak, audioa, bideoa, softwarea, logotipoak eta diseinua– jabetza intelektualari eta industrialari buruzko araudiak babestuta daude. Batez ere, 1/96 Errege Lege Dekretuak (Jabetza intelektualaren Legearen Testu Bategina onartzen duena) eta Markei buruzko 17/2001 Legeak babesten dute. Eduki horien eskubideak Baskegur elkartearenak dira, edo, dagokionean, hirugarrenenak. Webgunean sartzeak ez dakar berekin, inola ere, jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen lagapena, transmisioa edo ukapena, ez osorik, ez partzialik. Webgunearen erabiltzaileak ez ditu hartan instalatutako babes-gailuak edo segurtasun-sistemak kenduko, aldatuko, saihestuko edo manipulatuko.

Baldintza hauek onartzea

Erabiltzailea webgune hau erabiltzen hasten denean, dokumentu hau arretaz irakurri duela eta aholkuak ulertu eta aintzat hartu dituela ulertzen dugu. Erabiltzailea datuak babesteko politika honekin edo webgunean ematen diren aholkuekin bat ez badator, arren eskatzen diogu webgunea ez erabiltzea. Beharrezkoa dela uste dugunean, erabilera-baldintza hauek aldatuko ditugu, eta horretarako eskubidea guretzat gordetzen dugu. Aldaketa horiek egin ostean erabiltzaileak Baskegur elkartearen webgune hau eta beste batzuk erabiltzen jarraitzen badu, horrek esan nahiko du aldaketak onartu egiten dituela.

Lege Oharra

Baskegur elkarteak, Informazioaren gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren Legea betez, hau jakinarazten dizu:

Sozietatearen izena Baskegur Elkartea dela.

Bere IFK G-48.633.598 dela.

Sozietatearen helbidea hemen duela: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Kanala Bidea 103, 2. solairua, 48170, Zamudio, Bizkaia.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, modu hauek dituzu:

Posta arrunta: gure sozietatearen helbidera zuzenduz.

Helbide elektronikoa: info@baskegur.eus