facebook_baskegur_1200x1600px_2_bajaEgurraren Astearen hirugarren edizio honetan, instituzioek Akitania- Euskadi- Nafarroa Euroeskualdearen testuinguruan proiektu estrategikoak sustatzearen alde egindako apustua, aukera paregabea da, eragile ekonomikoek eta erakunde publiko eta pribatuek, erkidegoko homologoekin lankidetza sustatu dezaten.

Kursaal Kongresu Jauregia, asteartean urriak 24, USSE (Europako Hegoaldeko basoginen batasuna, euskaraz), BASKEGUR, NEIKER, HAZI, XYLOFUTUR eta EFI-k (European Forest Institute) antolatutako topaketaren eskenatokia izango da, eta bertan lankidetzara irekitako baso-proiektuak aztertuko direlarik.

Euroeskualdearen lankidetzaren testuinguruan, Egurraren III Astean, Nouvelle Aquitaine-ko delegazio zabal bat izango da. Asteazkenetik urriak 25, eta ostiralera, hilak 29, bitartean, harreman zuzena izango dute, basogintza eta egurgintza sektoreko euskal enpresekin: Egoin, Ebaki, Termogenik, Maderas de LLodio,… Horrez gain, euskal instituzioetako eta berrikuntzan espezializatutako agentzia publikoetako ordezkariekin topaguneak ere antolatu dira, beti ere esperientziak partekatu eta enpresa-harremanak sendotze aldera.