LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA BASO SEKTOREAN

Jardunaldi teknikoaren helburua baso-sektoreko laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikuspegi zabala ematea izan zen, funtsean.

Gai eta alderdi garrantzitsuak jorratu ziren; adibidez: lan-prozedura seguruak, makina eramangarriak zein astunak erabiltzean; baso-suteen prebentzioa; errematatzaileen sektoreko Prebentzioa Kudeatzeko Gida; sektoreko ezbehar-kopuruari buruzko txostena; eta prebentzio-aholkuak, jarduerako ezbeharrik ohikoenei aurre egiteko.

Informazio gehiago: Osalan

Ikusi bideoa hemen: etb