Iraunkortasun-bermea

Baskegurretik, zuzenean edo gure bazkideekin batera, baso- eta zur-sektorearen iraunkortasuna hobetuko duten tresnen eta ekimenen alde gaude, eta hori ziurtatzen duten ziurtagiriak ezartzearen alde.

Orobat, askotariko ekimenei ematen diegu laguntza, gizarteak eta gure mendien kudeaketa iraunkorretik lortutako produktuak erabil ditzaketen pertsonek ezagutu eta balioets ditzaten produktu horien ezaugarri apartak iraunkortasunaren esparruan.

Esparru horretan, ekimen nagusiak hauek dira: baso-kudeaketa iraunkortasuna ziurtatzea, ziurtagiri hori kudeaketa horretan lortutako produktuen zaintza-katearen bidez hedatzea, eta ingurumen-aztarna ziurtatzea.