Proiektu honek, pinuen azikulen banden gaixotasuna kontrolatzeko tratamendu eraginkor eta jasangarriena zehaztea du helburu, beste herrialdeetan erabilitako metodo berritzaileen, baita gure ikerkuntza zentroetan garatutakoen ebaluazioarekin.

Honen guztiaren helburua, Zeelanda Berrian eta Txilen azikulen banden kontrolerako erabilitako teknika berritzaileen eta gure ikerkuntza zentroetan garatutakoen eraginkortasuna gure mendietan frogatzea da,  teknika hauen Ekonomia eta ingurumen jasangarritasuna aztertzeko asmoz. Ekimenak, proiektuak iraun bitarteko 3 tratamendu gauzatzea aurreikusten du: 2019ko udaberrian eta udazkenean eta ondoren, 2020ko udaberrian.

 

 

Eremu-ikerketa hauek FORESNA, BASOEKIN, ACEMM ETA HAZIk bereziki egingo ditu, GALCA tratamenduez arduratuko delarik eta BASKEGURrek, proiektu osoa koordinatzeko ardura izango duelarik.

NEIKERrek bete beharreko entsegu desberdinei dagokionez, beste herrialdeetan erabilitako zein gurean garatutako teknika berritzaileen inguruko ezagutza luzatuko du. Horrez gain, entseguen ingurumen-jasangarritasun neurketei dagozkien lanak bere gain hartuko ditu.

HAZIk, baso-masa neurtu eta aztertzeko teknologia berrien (3D laserra, LiDARhegaldiak, Sentinel bitartezko telehautematea) inguruko bere ezagutza aberatsak proiektuaren eskura jarriko ditu, GISean, baso eta  kudeaketari aplikatutako telehautematean, baita droneek hartutako irudien erabileraren inguruan ere. Horrez gain, entseguen prestakuntzarako analisi estatistikoak egiten ditu, lortutako emaitzen analisia egin ere.

 

 

Parte-hartzaileak:

• BASKEGUR (Ordezkaria)

• FORESNA

• ACEMM

• GALCA

• HAZI

• NEIKER

• BASOEKIN

Kolaboratzaileak:

• ASPAPEL

•  Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

•  Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko saila

• Arabako Foru Aldundia

• Gipuzkoako Foru Aldundia

•  Kantabriako Gobernuko Inguru Naturaleko Zuzendaritza Nagusia

 

INNOBANDAS proiektuaren aurkezpen bideoa

 

 

Zergatik da beharrezkoa Innobandas proiektua?